ES | EU


2015ko Martxoa 16


Hona hemen Ekintzailetzari eta StartUp-en sorkuntzari buruzko blogen zerrenda berri bat. Aurreko argitalpenetan bezala, hemen ere erreferentzia bikainak aurkituko dituzu negozioen plangintza, sorkuntza, sendotze eta proiekzioari buruz, hobeto eraiki dezazun zure eguneroko ekintzailetza lana:

 

Javier Díaz

“Negocios y Emprendimiento” blogean doako ehunka baliabide daude ekintzaile, enpresari eta profesionalentzat. Ekimenak abian jartzeko materialak, informazioa eta estrategiak partekatzen ditu ekintzailetza prozesuan funtsezkoak diren 3 unetan: Plangintzan, Hasieran eta Garapenean. Gainera, 30 kategoria baino gehiagotan sailkatuta daude nabigazioa errazteko.
http://www.negociosyemprendimiento.org

 

Javier Echaleku

Jarreraz ekintzailea, bokazioz komertziala eta bilakaeraz enpresaria. Echalekuren pasioak merkataritza elektronikoa eta enpresa mundua dira oro har. Gai horiek lantzen ditu bere blog pertsonalean.
http://www.echaleku.es

 

Javier Martín

Toledoko ekintzaile hau Inventainternet eta Iniciador ekimenen fundatzailea da besteak beste, eta ETEentzako sareko negozioetan eta hedabide sozialetan espezializaturik dago. Blog hau aktiboenetako bat da ekintzailetza, StartUp teknologiko eta proiektuen finantzaketa-sistema alternatiboen (esaterako crowdfunding-a) arloan.
http://loogic.com

 

Javier Megías

Negozioen aholkularitza arloan dihardu, eta estrategian, StartUp-etan eta negozio eredu desberdinetan duen ezagutza eta esperientzia eskaintzen ditu. Blog horretako ekimen onenetako bat StartUpXplore.com da, ekintzailetza-ekosistema geokokatzeko aukera ematen duen tresna, eta inbertsioetan espezializatutako blog on bat ere badu.
http://javiermegias.com

 

Jesús Encinar

2006an hasi zen bloga idazten, hainbat lagunek eskatuta. Bere “teknofobia genetikoagatik” kezkaturik, inolako konbentzimendurik gabe eta seguru zegoelarik “arazotan sartuko zela”, halaxe hasi zen blogarekin… Higiezinen sektorean espezializatuta dago, Idealista ataria sortu zuen eta  blogen munduko konpainia garrantzitsuenetakoa izaten jarraitzen du.
http://www.jesusencinar.com

 

Juan Macías

“deMartina.com” ekimenaren zuzendari nagusia da. Negozio eredu interesgarri bat da, zeinaren bidez Juanek gurasoei laguntzen baitie seme-alabentzat jostailu egokiena aukeratzen; horrez gain, StartUp askotako inbertsiogilea eta aholkularia da. Bere blogean merkataritza elektronikoaren joera orokorrak aztertzen eta aurreikusten ditu, onlineko MarketPlace espazioen bilakaera aztertzen du eta sektore tradizionaleko “pure player” deiturikoen inpaktua analizatzen du.
http:www.juanmacias.net

 

Juan Merodio

Marketin eta Eraldaketa Digitalean, Sare Sozialetan eta 2.0 Webean espezializatutako profesional eta idazle apasionatu hau autodidakta nekaezina da, eta tutore eta aholkulari lanak egiten ditu StartupsMansion gisako ekintzailetza programetan. Bere ekimenetako bat da “Grupo Ellas”, emakumeei eskainitako webak sortzen dituen enpresa.


http://www.juanmerodio.com

 

Julio Alonso

2003an hasi zen “Merodeando por la enredadera” izeneko bloga idazten, eta honelako gaiak lantzen ditu:  Internetekin, blogekin, hedabideekin, onlineko publizitatearekin, web analitikarekin eta oinarri analogikoko industriak oinarri digitalera migratzearekin zerikusia dutenak. Aktibista digital hau “WeBlogs” enpresaren sortzaile eta zuzendaria da.  Enpresa liderra da blogetan Europan eta Latinoamerikan, eta garrantzitsuenetako bat onlineko hedabide espezializatuetan.
http://www.merodeando.com

 

Marc Vidal

“Esploratzaile” edo “dreamer” bezala definitzen du bere burua, baina askok “doer” deitzen diote. Ekonomia Berria, Berrikuntza, Hedabide Sozialak… baikortasuna, sormena eta grina kutsatzen ditu erronka pertsonalei eta enpresa arlokoei aurre egiteko. Serieko ekintzailea, enpresa aholkularia eta finantza arloko bloglaria, salmenta bihurtzen ditu sareek eskaintzen dituzten ingurune berrietan sortzen diren harremanak.
http://marcvidal.net

 

Martín Varsavsky

Ekintzailea eta inbertsiogilea, ikasle zenetik etengabe ari da negozio proiektuak garatzen esparru desberdinetan, besteak beste higiezinen sektorean, osasunean eta medikuntzan, informatikaren sektorean eta telekomunikazioetan. Eta ezin ahaztu bere bokazio pertsonalena: hezkuntza.
http://martinvarsavsky.net

 

Bisitatu UP Euskadi webgunea eta irakurri gure edukiak; zure jarduera eta emaitzak hobetzen lagunduko dizuten hainbat tresna ezagutuko dituzu: Negozioak Sortzeko informazioa, Barne-ekintzailetza, Enpresen Hazkundea eta Sendotzea; Laguntzen eta Diru-laguntzen deialdiak, Lan Topaketak, Ekitaldiak, Jardunaldiak, Prestakuntza, Tailerrak eta zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste hainbat jarduera ere bai: http://www.spri.eus/up-euskadi