ES | EU


2015ko Uztaila 21


Albert Einsteinek esan zuen “krisia dela pertsonei eta herrialdeei gerta dakiekeen gauza onena, krisiak aurrerapena dakarrelako”. Ez zitzaion arrazoirik falta. Oztopo guztien gainetik, krisiak alde on bikain bat du eta antzeko egoeretan izandako esperientziek erakusten digute krisietan aukera mordoa sortzen direla; zailtasunak zailtasun, aukera horiek aprobetxatzen jakinez gero, ideia onek kokapen hobea aurkituko dute merkatuan.

Agian beharragatik, agian behar horrek eragindako gogoetagatik, baina zailtasun horiei esker sortzaile eta ekintzaile garenok gure etorkizun profesional eta pertsonalaren pultsua hartzen dugu: “Krisian jaiotzen dira asmamena, deskubrimenduak eta estrategia handiak”… “Krisia gainditzen duenak bere burua gainditzen du, baina gainditua izan gabe…” zioen Einsteinek, beste esaldi honekin batera: “Krisian loratzen da norberak eman dezakeen onena, krisirik gabe haizeteak laztanak bezalakoak direlako”.

 

Duela urte batzuk arte, ongizate ekonomikoak oso eszenatoki egokia eskaintzen zuen negozio ekintzaileetan inbertsio txikiak egiteko. Hala ere, inbertsiogile haietako batzuek ziotenez, “ideia onak baino diru gehiago zegoen”, izan ere egoera ekonomikoa ona den garaietan jarduera ekintzailea ez da hain ona izaten.

 

“Krisirik gabe ez dago desafiorik, desafiorik gabe bizitza errutina bihurtzen da, agonia motela.  Krisirik gabe ez dago meriturik” nabarmendu zuen fisiko aleman juduak, aurrerago suitzar eta estatubatuar nazionalizatu zenak. Krisia da baita ere baliabide ekonomikorik ez izatea proiektu ekintzaileak abiarazteko, eta horregatik, gure negozioan egin beharko dugu gure amek eta amonek beti familiarekin egin izan dutena. Hots, ahalegina, sakrifizioa eta lan nekaezina beharrezkoak izango dira eskura dugun apurrarekin aurrera ateratzeko eta sormena bere adierazpiderik onenera eramateko: “Sormena arranguratik sortzen da, eguna gau ilunetik bezala”.

 

Krisia balaztagarria da askotan, ziurgabetasuna sortzen du eta ziurgabetasun horrek pentsatzeko edo ekintzailetzarako gaitasuna eta arintasuna blokeatzen dizkigu. Eta badago erabakiak hartu, arriskatu eta ez asmatzea baino zerbait okerragoa: erabakirik ez hartzea. Konputazioan “analisiaren paralisia” deitzen zaio horri; proiektu askok martxan jartzean izaten duten akats tipikoa da, lana ez da inoiz hasten proiektua bere etengabeko analisi fasean murgilduta dagoelako. “Inoiz akatsik egin ez duen pertsona bat ez da inoiz saiatu zerbait berria egiten”. Aztertu egin behar da, hausnartu, plangintza egin, baina batez ere denbora zehatz batean amaitu eta ekintzara igaro.

 

-Ekintzaile izateko asmoa baduzu.

-Hasia bazara, baina emaitzarik ikusten ez baduzu.

-Iruditzen bazaizu gauzak ez direla hobetzen ari…

Hartu minutu pare bat Alber Einsteinek esandako esaldi paregabe hauekin gozatzeko eta hausnartzeko:

 

“Ez dira gauzak aldatuko beti berdina egiten badugu”.

 

“Benetako krisia inkonpetentziarena da”.

 

“Krisirik gabe ez dago desafiorik, desafiorik gabe bizitza errutina bihurtzen da, agonia motela.  Krisirik gabe ez dago meriturik”.

 

“Bere porrot eta tristurak krisiari egozten dizkionak, bere talentua haserrarazten du eta gehiago errespetatzen ditu arazoak konponbideak baino”.

 

“Pertsona baten balioa ikusi behar da eman egiten duenean, ez hartzeko gai denean”.

 

“Krisiaz hitz egiteak krisia sustatzen du; krisian isiltzen denak konformismoa aldarrikatzen du”.

 

“Horren ordez, lan egin dezagun nekatu gabe. Amaitu dezagun benetan mehatxatzen gaituen krisiarekin, alegia, krisia gainditzeko borrokarik egin nahi ezarekin.

 

“Pertsonen eta herrialdeen desabantaila handiena irtenbideak eta konponbideak aurkitzeko alferkeria da”.

 

“Jokoen arauak ikasi behar dituzu eta gero inork baino hobeto jokatu”.