ES | EU


2015ko Abendua 01


Deustuko Unibertsitateak Euskadiko Business Angels Eskola Intentsiboaren Edizioa antolatuko du abenduaren 17 eta 18an. Honen helburua enpresa berrien, startups-en, inbertitzaileen inbertsio teknikak hobetzea izango da, euren jarduera garatzeko tresna eta ezaguera  egokiaz hornitu ahal izateko.

Baita ere sail honetan duten esperientzian sakondu nahi dutenak eta inbertitzaileen komunitate bateko parte izan nahi duten pertsonek ere.

 

Jardunaldi horien zehar parte-hartzaileek inbertsio bateko oinarrizko pausuak zeintzuk diren, puntu kritikoen identifikazioa eta metodologia erabilienak zeintzuk diren ikasiko dituzte hainbat inbertitzaile adituen eskutik.  Eskolak Business Angels elkartetan parte hartzeko aukera eta eskola itxieran egingo den inbertsio forora joatea eskainiko die bertakoei.

 

Inbertitzaile arituak diren pertsonak eta eskolan parte hartuko dutenak honakoak dira:

 

Lehenengo egunean, abenduaren 17a, finantza internazionaletan aditua eta Business Angels Crecer+ sarearen zuzendaria den Lourdes Morenoren eskutik, finantzarako tresna egokiak ezagutuko dira, baita enpresak ikertu eta baloratzeko alderdi gakoak.

Xabier Alvarezek, Alvarez Linacisoro & Asociados, tax legal & financial services –en sustatzaileak, inbertsioa aurrera eramateko mekanismoak, negoziazioaren gakoak, finantzazio txandak eta bere irteeraren estrategiak azalduko ditu. Azpimarratuko da baita ere Business Angels-en fiskalitatea eta operazioak.

 

Bigarren egunean, abenduaren 18ko goizean, aurreko egunean lortutako ezaguera jarriko da praktikan.

Alde batetik, Comunicare y Moloko Luxury agentziaren sustatzailea den Raul Yañez-en eskutik eta, bestetik, Just Eat enpresaren marketin zuzendaria den Daniel Tallón eta burtsara gehitzearen partaide izan delarik, startup erreal ezberdinen ikerketa egingo da. Horrela, inbertitzerako orduan erabakiak hartzearekin egingo da lan, proiektu bat inbertitzeko ona edo txarra den zehazteko gakoak ezagutuz.

 

Abenduaren 18ko arratsaldean, lanean jarraituko dugu Peli Araluzerekin. Honakoan kasu erreal bat landuko da ondoren eskolaren iritsienarekin egingo den inbertsio foruarekin amaitzeko. Bertan parte-hartzaileek inbertsioak eraman ditzakete aurrera, betiere kontsideratuz gero aurkeztutako proiektuak interesgarriak direla. Horretarako praktikan jarriko dute aurreko saioetan eskuratutako ezagupena,  startup errealen ikerketa eta  erabaki hartzeak inbertitzearen orduan.

 

Eskola hasi baino lehen, azaroaren 23an, masterclass bat burutuko da eta horretarako Lorenzo Lara edukiko dugu, inbertsio internazionaletan aditua dena. Zure tokia erreserbatu dezakezu organizazioarekin kontaktuan jarriz ondorengo datuen bitartez:

 

Data eta edukiaren informazio guztiarentzat 94 4139108 – ekintzailetza@deusto.eshttp://blogs.deusto.es/iedeusto/escuela-business-angels