ES | EU


2017ko Abuztua 02


Zure negozio ideia bideragarria den jakin nahi duzu?
Ekin, Deustuko Unibertsitatearen laguntzaz: Zain gaituzu DeustoKabin.

2009. urtean, Deustu Fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailarekin eta BEAZekin sinatutako hitzarmen bati esker, DeustoKabi jarri zuen martxan, Deustuko Unibertsitateko Oinarri Teknologikoko Enpresen lehenengo Mintegia (NEBT).

2011. urtean, Donostiako campuseko enpresen mintegia inauguratu zen, Garate Innogunea eraikinean, eta Bilboko campuseko mintegiaren instalazioak zabaldu, ESIDE eraikinean. Modu berean, DeustoKabiren helburu diren enpresen irismena eta ahalmena zabaldu ziren, zerbitzu aurreratuen proiektu berritzaileak eta gizarte ekintzailetzako proiektuak ere barne hartzeko.

Bilbo

  • 2011n zabaldua
  • 600 m2
  • Enpresa moduluak: 13
  • Bulegoak: 2
  • Bilera gelak: 3

Donostia

  • 2011n inauguratua
  • 750 m2
  • Enpresa moduluak: 7
  • Bulegoak: 8
  • Bilera gelak: 4

StartUPs:
www.deusto.eus/cs/Satellite/deusto/eu/ekintzailetza-1/deustokabi–inkubagailua/startups/proiektuak

Zure startupa Deustuko Unibertsitatearen inkubagailuan edukitzeak hainbat abantaila ekarriko dizkizu:

  • Unibertsitateko ekosistema ekintzailearen barnean egongo zara
  • Diziplina askotako harremanak landuko dituzu
  • Zure lan talderako jendea aurkituko duzu (praktiketako ikasleak edo esperientziadun pertsonak)

Deusto Kabi