ES | EU


2015ko Iraila 30


Crecer + Business Angels sareak, BAC+ inbertsio foroaren XIV. Ediziora gonbidatzen zaitu. Hazteko potentzial handiko bost proiektu ekintzaile aurkeztuko ditugu bertan…

 

– ERP teknologiaren merkatu hobian aritzen den enpresa (salmenta eta marjina egokiekin), bazkide handi batekin ituna duena, Latino Amerikako merkatuan hedatzeko.

 

– Sukaldari profesionalak nork bere etxean esperientzia gastronomiko bereziak bilatzen dituzten pertsonekin harremanetan jartzen dituen marketplacea; ostalaritza sektorea oso ongi ezagutzen duen pertsona baten gidaritzapean. 2014ko apirilaz geroztik, 500 zerbitzu baino gehiago eskaini ditu.

 

– Ahoko bizkorgailu patentedun, seguru eta eraginkorra ekoizteko eta merkaturatzeko proiektua, bihotz-biriketako geldialdietan erabiltzeko.

Mikrofluidoen teknologian aritzen den enpresa, kit eramangarriak eta berehalako erantzunekoak diseinatzen eta ekoizten hasteko estrategia duena, medikuntzako eta industriako aplikazio bioteknologikoentzat.

 

– Kirol ekitaldietako antolatzaileen beharrei erantzuten dien plataforma, izena emateko, komunikazioko eta sustapeneko zerbitzuak barne hartzen dituena. 1015 ekitaldi baino gehiago kudeatu ditu, 240.000 kirolarik erregistratu dira eta 500.000 pertsonak eman dute izena.

 

GOGORATU:

2015eko urriaren 20an; 16:00-18:30 34. gela.

Deusto Business School. La Comercial Eraikina

Aguirre Anaiak kalea 2, – 48014 Bilbao.

Izena eman hemen

 

 

ORKESTRA ETA CRECER+ BURUZ:

Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua lurraldearen lehiakortasuna aztertzeko eta eztabaidatzeko zentroa da, 2006an sortua, Deustu Fundazioaren baitan. Bertako programa bat, “Crecer+” izenekoa, hazteko aukera handia duten proiektuen ekintzaileei eta enpresa berri berritzaileak finantzatzeko interesa izan dezaketen business angels-ei laguntzeko sortutako ekimena da.

 

Crecer+ Business Angeles-ek Euskal Autonomia Erkidegoan ekintzailetza-ekosistema garatzen lagundu nahi du, herrialde hau toki erakargarria izan dadin proiektu berritzaileak dituzten ekintzaileentzat eta bizirik iraun dezan bertako ezaugarri den kultura ekintzaileak.

 

Ekintzaileen eta business angels-en finantza-itzulkina handitzen laguntzeaz gain, Crecer+ plataforma haien “gizarte-itzulkina” ere areagotzen ahalegintzen da, nazioko eta nazioarteko eragileekin lankidetzan tokiko ekosistema ekintzaile dinamikoagoa sendotzearen bidez. Crecer+ plataformaren helburu garrantzitsu bat da tokiko ekonomiaren eragile protagonistak orkestratzea, euskal lurraldearen gaitasun ekintzailea eta oparotasuna handitzeko.

 

Orkestrak egoitzak ditu Donostia eta Bilbo hirietan.

Info+: http://orkestra.deusto.es/bacrecermas/eu