ES | EU


2016ko Otsaila 16


Aukera bat beren atzerriko proiekzioan interesatutako enpresentzat eta nazioarteko merkataritzan murgildu nahi duten ekintzaileentzat: Koop SF 34-k eta Harrobia Lanbide Ikastolak Sahara azpiko Afrikako herrialdeen Euskadiren arteko merkataritza sustatzeko lehenengo foroa sustatu nahian dabiltza, Bilboko San Frantzisko auzoko Harrobia plazan egingo dena datorren martxoaren 10ean, arratsaldeko 16etatik Aurrera.

 

60 enpresa eta cluster baino gehiagok hartuko dute parte, besteak beste, Tecnalia, Energiaren clusterra, Makina-Erremintaren clusterra, Ingurugiroaren clusterra, Etxeko tresnen clusterra eta telekomunikazioen clusterra. Afrikarekin egiten den lehenengo merkataritza-foro honek esportaziorako eta euskal enpresak kontinentean sartzeko lagungarri  izan nahi du.

 

Topaketa hauetan 10 herrialde baino gehiago egoteaz gain, Sahara azpiko Afrikako hogei aditu baino gehiago etorriko dira. Halaber, foroak auzoaren ekonomian eragin handia izan nahi du, penintsulako iparraldeko migrazio gune inportanteena den Bilboko San Frantzisko auzoan, alegia. Bidenabar, arazo errealei konponbide eman nahi diegu eta, azken batean, enpresen eta instituzioen interesa piztu nahi dugu Bilbon aberastasuna sortzeko eredu berri posible baten baitan.

 

Afrika zabalpen handia izaten ari da, hazkunde handia izaten ari da, aberastasun handiak ditu lehengaietan eta bertako jende asko bizi da Europan. Lotura historikoek eta kulturalek merkataritzari ateak zabaltzen laguntzen dute, eta, horretan, Euskadik eta Bilbok kokapen pribilegiatua daukate.

 

Foro honek zubiak eraiki nahi ditu euskal enpresen eta Sahara azpiko Afrikako herrialdeen artean, Afrikarekiko merkataritzak adituak diren pertsonei enpresak ezagutarazi nahi dizkie eta euskal industriaren bideragarritasuna aztertu nahi du nazioarteko merkatuetara irteten  laguntzeko.

 

Foro honek nazioarteko merkataritza sustatu eta lagundu nahi du eta, gainera, aberastasuna eta lanpostuak sortu nahi ditu San Frantzisko auzoan.

 

www.afrikanizedcommerce.com

inscripcion@Afrikanizedcommerce.com