ES | EU


2017ko Ekaina 05


Bilbapp mugikorren mundura bideratutako diseinua, garapena eta marketina integratzen dituen Bilboko lehen ekitaldia da. Ekimena beraizik zuzentzen zaie diseinatzaileei, garatzaileei, marketineko profesionalei, enpresei, startupei, ekintzaileei eta ikasle gazteei.

Bi egun bete-bete izango dira, zeintzuetan aukera egongo baita puntako profesionalak eta enpresak hurbiletik ezagutzeko eta mugikorretarako konponbideak egin eta merkaturatzeko.

  • IMAJINATU: Baduzu ideia, baina orain zer?
  • FABRIKATU: APP bat egiteko prozesua.
  • SALDU: Marketin plan baten estrategia.

Ekitaldian zehar ezagutzera emango dira enpresa barruko prozesuak hobetzeko mugikortasun arloko garapenak aplikatu dituzten enpresen kasu arrakastatsu zenbait. Gainera, hizpide hartuko dira aplikazioen diseinurako joera berriak, aplikazio mugikorren marketinerako estrategiak eta nolakoa den aplikazio bat sortzeko prozesua.

Binima, Ve interactive eta Mondragon Unibertsitateak antolatu dute Bilbapp ekimena, enpresa-jarduera trakzionatzeko eta talentua sortzeko mugikortasunaren inguruan.

Ekimena Bilboko Berrikuntza Faktorian (Uribitarte pasealekua 3, Bilbo) egingo da, ekainaren 7 (15:00etatik 19:45etara) eta 8an (9:00etatik 14:00etara).

Hauek dira ekitaldian parte hartuko duten hizlariak: Luis Berganza (Batura Mobile), Nekane Arribas (Binima), Ibai Iturricha (Jinn), Carlos Gómez (Ve interactive), Sergio de la Casa (Unexpendables), Urtzi Jaureguibeitia (Tell me Wow), Aitor Bediaga (Mondragon Unibertsitatea) eta Ignacio Merino (Binima).


Jo helbide honetara argibide gehiagorako eta sarrerak doan lortzeko:

www.bilbapp.es