ES | EU


2015ko Azaroa 10


BV ENTREPRENEUR DAY 2015 ekintzaileei zuzendutako topaketa garrantzitsuena da, eta bere helburua da ekintzailetza eta enpresa sorkuntza sustatzea Bizkaian.

 

EKINTZAILE GAZTE ARRAKASTATSUEN HITZALDIAK

Ekitaldiaren lehen fasean, hainbat esparrutako ekintzaileek beren esperientziak eta anekdotak kontatuko dituzte, ekintzaile berrientzako aholkuak emango dituzte eta enpresa proiektu bat garatzean egin zituzten akatsak azalduko dituzte. Hitzaldi bakoitzaren amaieran galdera erronda bat egingo da.

Horrez gain, zenbait ekintzailek jendaurrean azalduko dituzte beren proiektuak, hurrengo faseko networking jarduerak hobetzeko.

 

 

EKINTZAILEEN STANDAK.

Hitzaldi fasea amaitutakoan, bertaratuak gune ireki batera joango dira eta gune horretan egungo ekintzaileek beren proiektuen berri emango dute hainbat standetan: RIOKA AGUA DEL MAR CANTABRICO, AQUILA BOARDS, WELINK CO-WORKING…

 

 

FREE NETWORKING + LUNCH.

Aldi berean, free networking jarduera bat egingo da, hizlarien, inbertitzaileen eta ekintzailetza munduko adituen parte-hartzearekin. Parte-hartzaile bakoitzak identifikazio bat eramango du soinean, bere profila azaltzeko; hala, begiratu batean jakin ahal izango duzu inbertitzailea den, aditua den, ideia edo proiektu bat duen, teknikari edo negozio profila duen…

 

Fase horretan, catering zerbitzua eskainiko dute antolatzaileek eta zenbait babeslek:  ANUBIS GIN, SHUSHI ARTIST, BAR EME, BOGA GARAGARDOA, AGUA SIERRA CAZORLA, GIK VINO AZUL, CAFÉ FORTALEZA…

 

http://bved15.xyz webgunean informazio gehiago aurkituko duzu egitarauari eta izena emateko modu desberdinei buruz.

 

 

Bilbao Valley ekitaldiari buruz

Talentu freskoa + Energia gorena.

Misio bat dugu: profil desberdinetako gazteak elkartzea proiektu EKINTZAILEAK gauzatu ditzaten.

Behar ditugun profilak: sortzaileak, garatzaileak, business arlokoak…

Proiektu ekintzaileak garatzeko orduan, aurrekoez gain profil hauek ere garrantzitsuak dira: abokatuak, diseinua, marketina… Zertan zara ona?

Info+: www.bilbaovalley.com