ES | EU


2017ko Abuztua 31


“Bilbao Talent Experience” ekitaldia irailaren 8an egingo da Getxoko Tamarises jatetxean. Talentua garatzeko esperientzia paregabe bat, Fernando Canalesen eta enpresa munduarekin lotutako beste profesional batzuen eskutik.

Egitarauak bi hitzaldi barne hartzen ditu: Amparo Mas-ek (Plastipak enpresako talentu zuzendariak) eskainiko duen “Relaciones y Resultados” eta Jesús Mª Platón-ek (Escuelas Mugendo taldeko zuzendari nazionalak) eskainiko duen “Cre-acción de posibilidades”. Ondoren, “Personas vs Organización” mahai-ingurua egingo da. Fernando Canalesek (sukaldari ezagunenetako bat, Wip zerrendaren arabera) bere esperientzia partekatuko du ekitaldian parte hartuko duten pertsonekin:
www.ontosystemicinstitute.com/eventos

 

OntoSystemic Institute erakundeak antolatzen du “Bilbao Talent Experience” ekimena, Luritzi enpresaren laguntzarekin.

 

  • “Ontos” hitza grekotik dator eta Izan esan nahi du. “Systemic” hitzak erreferentzia egiten die patroi sistemikoak ulertzeko eta aldatzeko ezagutza eta tresnei. “Institute” hitza, bestalde, latinezko “institutum” eta “instituere” hitzetatik dator, zeintzuek esan nahi baitute trebezia edo ohitura, eta baita ere eraiki, sortu eta hezi.
    Ontosystemic Institute erakundeak programak sortzen ditu liderren gaitasunak garatzeko eta gaitasun horiek negozioaren kudeaketa eta zuzendaritzaren zerbitzura jartzeko, bide ematen delarik errendimendu handia lortzeko emaitza profesional zein pertsonaletan. Horretarako, Negozio Eskola propioa jarri du martxan metodologia global batekin: OntoSystemic & Lec Learning, erakundeak berak garatua eta patentatua, eta emaitza bikainak ematen dituena aplikagarritasun praktiko bidezko ikaskuntzan.

 

  • Bestalde, Luritzi enpresako langileak coach eta aholkulari adituak dira eta espezialistak lidergoan, esperientzia eta jardunbide egokiak eskaintzen dituztelarik “giza komunitate gisa pentsatutako antolakundeak” garatzeko.
    Luritzi enpresaren lan-esparruak dira Negozioaren Garapena, Kudeaketa Eredu Berriak, Coachinga eta Berrikuntza Soziala. Helburutzat dauka antolakundeetan giza faktorea eta proiektuekin konprometitutako pertsonen garapena indartzea eta lidergoa ahalbidetuko duten diziplina anitzeko taldeak sortzea. Hala, informazioa eta ezagutza zabaltzen du kultura parte-hartzailea sustatzeko, eta, bide horretatik, helburu pertsonalak zein antolakundearen helburuak lortzeko modurik onuragarrienean alderdi bientzat.