ES | EU


2015ko Azaroa 25


BerriUp-ek duela aste batzuk abiarazi zuen bere lehenengo Startup-en Azkartze Programa 4 proiektu berritzailerekin: OSKOOK, MODFIE, OPENFOOD eta WIMY. Hilabete baino gehixeago falta da programa amaitzeko, baina iritsi da jadanik hurrengo edizioan pentsatzen hasteko unea.

 

Goiz da oraindik eginiko lanaren emaitzak baloratzeko, eta ongi dakigu gauza asko daudela hobetzeko, baina, argi dago Startup-ek eta ekintzaileek bilakaera positiboa izan dutela. Heldutasun handia lortu dutenez hain denbora gutxian,  jada prest daude kanpora irteteko eta errealitate berriei aurre egiteko; errealitate berri horiek konplexuak dira, baina baita ere estimulagarriak eta erronkaz beteak.

 

Bi hilabete hauetan startup-ak beren negozio-eredua baliozkotzen hasi dira kalean, bezero potentzialekin. Kalera irten dira eurekin hitz egitera, eta hori baino garrantzitsuagoa dena, bezeroak ongi ezagutzera: nola pentsatzen duten, nola lan egiten duten, zein arazo dituzten, nola konpontzen dituzten, zer bilatzen duten… Oso informazio baliotsua da hori, aukera ematen dielako ekintzaileei beren balio proposamena osatu eta aldatzeko eta, bide horretatik, bezeroak eskatzen duenari egokitu eta ordainduko lukeen zerbait eskaintzeko. Oraindik zailena gelditzen zaie ordea: euren lehen bezero aitzindariei saltzea eta hala, proiektuari baliozkotasuna ematea. Ekintzaileentzat poz handia da bakarkako edo taldekako pentsamenduetatik sortutako ideiak praktikan jartzea eta gizarteari arazo errealak konpontzeko irtenbideak ematea. Ez dago satisfazio handiagorik ekintzaile batentzat!

 

Egunotan BerriUp-ek lehen mailako hainbat profesional ekarri ditu (Datuen Babeserako Legean, Langileen Kontratazioan, Patenteetan, Nazioartekotzean…), eta baita ere luxuzko “senior” ekintzaileak, zeintzuek beren esperientziak –onak eta txarrak- kontatu baitituzte. Denak ere hitzaldi interesgarriak eta baliagarriak ekintzaileentzat. Eta badago gehiago ere.

 

Bukaerarako utzi dut zatirik garrantzitsuena. TUTOREAK. Startup bakoitzari gure taldeko 2 edo 3 tutore esleitzen dizkiogu. Lehenengo saioetan tutoreek sekulako ekarpenak egin dituzte ekintzaileentzat. Tutoreen dedikazioa, hurbiltasuna eta jarraipen-maila izugarria izan da. Txapela kentzeko modukoa!

 

Horrek erakutsi digu gure ustea zuzena dela, hots, BerriUp-ek ekintzaile askori lagun diezaiekeela proiektuak merkaturatzen. Batez ere lehen aldia dutenei. Eta guk alternatiba interesgarria izan nahi dugu eurentzat. Horregatik jarri dugu abian deialdi hau. Eskuartean proiektu bat duten eta merkatura atera nahi duten ekintzaile guztiak animatu nahi ditugu deialdian izena ematera, BerriUp-en laguntza eta aholkularitza jaso dezaten.

 

Deialdi hau baita ere zuzentzen zaie Inbertitzaileei. Hazteko potentziala duten proiektu berritzaileetan inbertitu nahi duten pertsona edo erakunde guztiei. Gure funtsaren bidez inbertsioen arriskua murriztu nahi dutenei, gure funtsak arriskua dibertsifikatzen duelako proiektu askotan batera inbertituz. BerriUp-en bidez pertsona horiek laguntza jasotzen dute hazkunde potentzial handiko proiektu berritzaileak bilatu eta aukeratzeko, eta baita ere etengabeko aholkularitza eta tutoretza lehen mailako profesionalen eskutik.

 

Fidatu gutaz eta parte hartu gure inbertsio funtsean.

Jarri harremanetan BerriUp-ekin eta informazio zehatzagoa emango dizugu.

Hemen da BerriUp, eta gelditzeko etorri da!
Egilea: Pedro Muñoz-Baroja.

 

Aukeratzen dutenek historia egitea eta gertakarien norabidea aldatzea abantaila dute aldaketaren emaitzen zain geratzea erabakitzen dutenen aldean
J.Mª, ARIZMENDIARRIETA

 

Info+: http://www.berriup.com