ES | EU


2015ko Urria 31


MAFEX-ek jardunaldi hau antolatu du azaroaren 16an, goizeko 11:00etan, Deustuko Unibertsitatearen laguntzaz: “Burdinbideen sektoreko dibertsifikazioa lehiakide berriei aurre egiteko – Posible da berritzea, barne-ekintzaile izatea burdinbideak bezalako sektore batean?” .

Jardunaldia Bilboko Campusean egingo da, La Comercial eraikineko 3. solairuan, 33. ikasgelan. Ikusi mapa.

Hona hemen jardunaldiaren egitaraua:

 

11:00etan – Hasiera: Pedro Fortea – Mafex-eko zuzendaria

 

11:10etan – Izaskun Bilbao – Euro-legebiltzarkidea eta Europako Legebiltzarreko Garraio Batzordeko kidea. “Burdinbideen sektoreari zuzendutako Europako berrikuntza politikak” hitzaldia emango du.

 

11:30ean – Mahai-ingurua. Moderatzailea: Tontxu Campos, Deusto Entrepreneurship Centre zentroko zuzendaria. Parte-hartzaileak:

 

-José Luis Del val – Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza fakultateko katedraduna

-Jokin Lopetegui – CAF Ventures erakundeko arduraduna

-Carlos Eraso – AERNOVAko Composite-n Industrializazioko zuzendaria

-Pedro Fortea – Mafex-eko zuzendaria

 

13:00etan – Jardunaldiaren amaiera

 

Jardunaldian parte hartu nahi duten pertsonek posta elektroniko bat bidali beharko dute mafex@mafex.es helbidera, bertan adieraziz izena, kargua, enpresa, telefonoa eta harremanetarako posta elektronikoa. Azaroaren 6a da izena emateko azken eguna. Plazak mugatuak dira.

 

 

MAFEX-i buruz:

MAFEX-Espainiako Burdinbideen Elkarteak Espainiako burdinbideen industria ordezkatzen du eta 70etik gora enpresa biltzen ditu, zeintzuek Espainiako burdinbideen sektoreko esportazioen %80 baino gehiago kontzentratzen baitute.

 

2004an sortutako Elkarte horren helburua da bazkideei nazioartekotzen laguntzea, ahaleginak batuz, askotariko zerbitzuak eskainiz eta kanpo sustapeneko eta informazio, koordinazio, laguntza eta orientaziorako ekintzak bultzatuz.

 

Horrezaz gain, Elkarteak beti defendatu ditu Espainiako burdinbide sektorearen interes orokorrak:

 

– Sektorearen sustapena eginez garrantzi handiagoa izan dezan esparru eta foro desberdinetan.

– Ezagutza eta informazio trukea bultzatuz eta informazio hori guztia bilduz.

– Estatuko eta nazioarteko erakunde eta organismoekiko lankidetza bideratuz.

– Bazkide, erakunde eta organismoen I+G+B arloko lankidetza bultzatuz.

 

Ekintza horien guztien azken helburua da gure enpresek gero eta lehiakortasun handiagoa izan dezatela.

+info: www.mafex.es