ES | EU


2015ko Ekaina 05


Premie Xertatu Bilgune
Ezagutza irekia: etenik gabe hazten ari diren metodologiak 

PremieXertatu eta Bilgune hiru foru programa dira, historia egin dutenak Bizkaiko ETE-en artean. Metodologia horiek eta atzean duten lantaldeak 20 urtean laguntza erabilgarria eta hurbila eman dute enpresa kudeaketa hobetzeko. Berriro ere gailendu dira, erabaki baitute modu irekian partekatzea, creative commons lizentziaren pean, edukia eta metatutako esperientzia.

Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak bultzatu ditu hiru metodologia horiek, zehazki, Berrikuntza ZerbitzuakKudeabide programaren bitartez diruz lagungarriak izaten jarraitzen dute.

 

Ayudas BEAZ

BFA – Proiektu berritzaileak garatzeko laguntzak 

Ekainaren 4an zabalduko da enpresa-proiektu berritzaileen garapenarenarloko bigarren deialdia, Bizkaian produktu, prozesu edo zerbitzuei osagai berritzaileak gehitzea sustatzen duena. Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak bultzatzen ditu laguntza horiek, eta BEAZekin elkarlanean kudeatzen dira.
Laguntza horien onuradun izan ahalko dira bai pertsona fisikoak bai lehendik dauden enpresak edo enpresa berriak, eta lehentasunezkotzat joko dira oinarri teknologiko aurreratuko enpresa-proiektuak edota ezagutzaren arloko proiektu trinkoak.

Eskaerak 2015eko irailaren 15era arte aurkez daitezke.

Emprendimiento1506EducaEdu

Educaedu, munduko hezkuntza-komunitate handiena izatera heltzeko erronka

Bi ekintzaile bizkaitarrek (Mikel Castañosek eta Fernando Bacaicoa) 2001ean sortutako online hezkuntza-sarea da Educaedu, helbidetegien eta bilaketa-sistemen bidez ikasleak eta prestakuntza zentroak lotzen dituena eta ikasleak harremanetan jartzea ahalbidetzen duena. Urte gutxiren buruan, enpresak hazkunde handi baina mailakatua izan du eta mundu mailako marka bilakatu da. 20 herrialdetan eskura daiteke, 9 hizkuntzatan, eta marketinaren eta online kokapenaren arloko sendotasunaren adibide bilakatu da.