ES | EU


2017ko Abuztua 28


Basque Ecodesign Center lankidetza publiko-pribatuko ekimen bat da, eragile hauek biltzen dituena: CIE Automotive, EDP Naturgas Energía, Euskaltel, Eroski, Gamesa, Iberdrola, Ormazabal Velatia, Orona eta Vicinay Sestao euskal enpresak, Eusko Jaurlaritzako Ihobe eta SPRI sozietate publikoak eta Euskadiko kluster industrial nagusiak. Bere helburua da Euskadiko enpresei beren lehiakortasuna barneko eta kanpoko merkatuetan hobetzen laguntzea, ekodiseinatutako produktu eta zerbitzu berritzaileak garatzearen bidez.

Bi urtetik behin, Basque Ecodesign Centerrek ekodiseinuari buruzko nazioarteko ekitaldi bat antolatzen du: Basque Ecodesign Meeting-BEM2017.
Ekodiseinuari buruz Europan egiten diren topaketa nagusietako bat da. Enpresetako bostehun profesional inguru bildu ohi ditu, alegia, erabakiak hartzeko ardura duten eta ekodiseinua eta produktuaren ingurumen-berrikuntza beren erakundeen politiketan txertatzeaz interesatzen diren profesionalak, hori guztia abantaila lehiakorrak lortzeari begira. Parte hartzen dute, orobat, produktu eta zerbitzuen diseinu industrialaren alorreko pertsonal teknikoak eta profesionalek, unibertsitateek eta administrazio publikoak.

BEM2017 Bilbon (Bizkaia) egingo da, irilaren 19an eta 20an, Euskalduna Jauregian. Lehenengo egunean, osoko bilkura bat eta gaikako foroak egingo dira, eta bigarren egunean izaera sektorialeko foroak.

 

Helburuak
  • Aztertzea zer ekarpen egiten duen ekodiseinuak eko-nomia zirkularrera zuzendutako eraldaketan, Europar Batzordeak prestatutako paketearen eta horrek enpre-sentzat dituen ondorioen arabera.
  • Europako ekodiseinuaren alorreko arau- eta legedi-joera berriak aurreratzea, eta baita etorkizuneko joerak ere.
  • Produktuaren ekodiseinu eta ekoberrikuntzari esker Euskadiko enpresek azken bi urteetan lortu dituzten ingurumen-hobekuntzak (eta negozio hobekuntza) bistaratzea.
  • Euskadin ekodiseinua aplikatzen duten ETEak eta horiei laguntzen dieten erakundeak (elkarteak, klusterrak) aitortzea.
  • Nazioarteko erakunde aurreratuenen jardunbide egokiak eta esperientziak aurkeztea, eta baita ekodiseinuak Euskadiko enpresei eskain diezazkiekeen negozio-aukera berriak ere.
  • Erronka teknologikoak, merkatu berriak eta sektoreeta-ko enpresa liderrek garatutako berrikuntzak identifikatzea, hori guztia produktu eta zerbitzuen ingurumen-hobekuntzari lotuta.
Info gehiago: http://bem2017.basqueecodesigncenter.net