ES | EU


2015ko Uztaila 18


“EL VALOR DESDE DENTRO / BARNEKO BALIOA” ekimenaren helburua da enpresetan sormena eta berrikuntza modu errazagoan lantzeko tresnak ezartzea.
Gainera, profesional edota pertsonen iniziatiba agerian utzi eta aintzatetsi nahi du; izan ere, nahiz eta langileak izan, beren erakundeei balio handiagoa ematen jarraitzeko beharrezko motibazioa eta jarrera dute.


BARNE-EKINTZAILETZA ekintzailetzaren ekosisteman erabat baztertuta egon ohi da eta kultura ekintzailearen esparrutik landu beharreko beste ildo bat da. Alde batetik, gure inguruko enpresetan aktiboki dabiltzan profesional-taldeengana hurbiltzea ahalbidetzen digu, eta, beste alde batetik, beti hain beharrezkoa izan den lankidetza publiko-pribatua nabarmentzeko aukera ematen digu, gaur egun gure herrialdeko ETEei sortzen zaizkien erronkei begira are garrantzitsuagoa dena,

Tailerraren ideia planteamendu bikoitz horri heltzeko beharraren ondorioz sortu zen, motibazioak enpresen barruan bilatuz lan egin ahal duten eta, batez ere, lan egin nahi duten profesionalei berrikuntza eta sormen tresnak emateko.

 

Proiektuaren diseinua
Inplikatutako ETEen arabera, proiektuak lehiakortasunean hobetzen laguntzen die, ideiak sortzeko helburuarekin sormena eta berrikuntza lantzeko tresna berriak eskaintzen baitizkie, eta, horrela, lan-ildo eta produktu edota zerbitzu berriak berme handiagoarekin abian jartzea errazago izango zaie.
Mota horretako jardueren bidez enpresa-sarera hurbiltzen gara, eta balioa ematen diegu beren lanpostuetatik enpresei plus bat eman nahi dieten pertsona ekintzaileen iniziatibari eta gogoari. Horrez gain, negozio berriak eta enpresa-ekimen berriak barrutik martxan jartzen laguntzen dugu.
Tailer hau dinamizatzeko Izinker enpresaren laguntza izan dugu.

 

Helburuak
* Punta-puntako enpresetan jardunean dabiltzan 20 profesionalen taldea hainbat metodologia kontuan hartuz prestatzea, besteak beste, DESIGN THINKING. Modu teoriko-praktikoan egin da, bereganatutako ezagutzak eguneroko lanean aplikatzeko aukera izan dezaten.

* Enpresetan sormena eta berrikuntza lantzeko tresnak ezartzearen alde egitea, erronkak eta lankidetza proposatuz.

* Profesionalen edota pertsonen iniziatiba agerian uztea eta aintzatestea; izan ere, nahiz eta langileak izan, beren enpresei balio handiagoa ematen jarraitzeko motibazioa dute, eta hori laudagarria da.

 

Emaitzak
Parte hartu duten profesionalen ebaluazioa oso ona izan da, eta horrek ildo horretan lan egiten jarraitzeko gogoa ematen digu; batik bat, mota horretako jarduera gehiago egitea eskatu digutela kontuan hartuta.

 

+info: http://www.bilbao.net/BilbaoEkintza