ES | EU


2015ko Uztaila 23


Azarok, bere ingurune hurbilean sortzen lagundu dituen enpresekin, Ekintzaile Sarea osatu du, zerbitzu gehigarri batzuk enpresa berri hauen eskura jarriz.


Ekintzaile Sarearen helburu estrategikoak, enpresa ezberdinen arteko kooperazioa sustatu, lehiakortasunean aktiboki eragin, euren arteko komunikazioa eta informazio trukaketa eragin eta nahi duenarentzat, Azaroren bidez, mentore zerbitzua eskaintzea dira.

Hainbat dira Azaroko Ekintzaile Sareko kide diren enpresak, beraien artean negozio tipo ezberdinak daudelarik. Hala nola, diseinu grafikoa, web zerbitzuak, komunikazio zerbitzuak, hizkuntza zerbitzuak, taxi zerbitzua, egurrezko betaurrekoen ekoizpena, asesoritza…Modu honetan beraz, elkarren artean negozioak egin eta elkarrekin zerbitzu konplementarioak eta integralagoak eskaini ahal izateko aukera asko identifikatzen ari gara.

Komunidade gisa indartzeko, euren arteko topaketak antolatzen ditu Azarok, bazkariak, formazio ekintzak, bilerak… eta hauen fruitu dira urte honetarako hartutako hainbat konpromiso: deskontu bereziak, bakoitzaren ezagutzen araberako formazioa eskaini beste enpresei, Sareko kideentzat web orri bat, Komunikazio ekintza ezberdinak, facebook taldea, bezero berriak lortu eta fidelizatzeko ikastaro espezializatua…

Dudarik ez beraz, elkarrekin, kooperazioan eta sarean, lehiakorrago eta indartsuagoak izatera iritsiko garela.

 

Azaro Fundazioari buruz:
Azaro Fundazioa bere ingurune hurbilean, lehentasunez Lea Artibai eskualdean enpresa berriak sortu eta enpresa sarearen lehiakortasuna hobetzea helburu duen erakundea da.

Lea Artibai Ikastetxea, Okamikako Industrialdea, Lea Ibarreko Mankomunitatea eta Markina-Xemeingo Udalaren ekimenaz sortu zen. Markina Xemeingo Lea-Artibai Berrikuntza Gunean du bere kokalekua.

+info: http://www.azarofundazioa.com