ES | EU


2017ko Maiatza 07


Bulego kontzeptu berritzaile bat sortu dute abokatu independenteentzat: 2014an hasi ziren ideia garatzen, ikusirik, eraldaketa digitalari esker, aldaketa handiak ari direla gertatzen sektore guztietan, bezeroa bihurtu delarik harremanaren liderra… Eta hauxe pentsatu zuten: “hau lege arlora ere iritsiko da, eta eragin handia izango du abokatu independentearengan, bera baita gutxien prestatuta dagoena lege-negozioaren aldaketari aurre egiteko.” Hortik abiatuta hasi ziren proiektuarekin lanean Andoni García Imaz eta Javier Segura Díaz.

“Talde sustatzailea diziplina anitzekoa da; bi belaunaldi desberdinetako bi abokatu gara, baina kezka berbera dugu: nola egingo dio aurre abokatu independenteak prozesu honi, masa kritiko garrantzitsua behar bada horretarako? “LAWYOUren eskaintza osatzeko, bazkide ditugu beste bi enpresa: DA2B, espezialistak negozioen garapena azkartzen; eta WEGETIT, espezialistak produktu eta zerbitzu digitalen garapenean. “Ikuspegi poliedrikoa oso aberasgarria da bulegoarentzat. “

 

Ezaugarri komun bat duzue: Informazio eta Komunikazio Teknologietan espezializatutako abokatuak zarete.

Gure ezaugarri komuna da abokatuei zabalik dagoen bulegoa garela, eta ez bakarrik abokatuei baita ere XXI. mendeak gure lanbidean eragingo duen aldaketari, bulegoetara sartzen ari diren abokatuen indarra kontuan hartuta. Gure helburua da abokatu independenteen Espainiako bulego handiena izatea. Eta ziur gaude lortuko dugula, diziplina anitzeko lantaldea garelako, eskarmentu handiko abokatu independentez osatua, eta IKT arloko Zuzenbidea ezagutzeaz gain, hainbat urtez aritu garelako abokatu lanbidea digitalizatzeko lanetan, bai abokatuak ordezkatzen dituzten organoetan (Abokatu Elkargoak eta Abokatutza Kontseilu Nagusian), bai negozio-garapen eta eraldaketa digitalaren arloetako aditu gisa (esperientziadunak negozio ereduen eraldaketan, sorkuntzan eta garapenean). Diziplina anitzen konbinaketa horrek aukera ematen digu horrelako proiektu bati ekiteko.

 

“Abokatuek Abokatuentzat” eginiko proiektua da: zeuon esperientziatik eta abokatu independenteen premietatik abiatuta sortu duzue LAWYOU.

Bai, eta xehetasun garrantzitsua da hori; abokatuak diogunean, abokatu independenteak esan nahi dugu. LAWYOU bulego irekia da, eta bereziki diseinatu da horrelako profesionalen beharrei eta kezkei aurre egiteko. Javier Segura eta Andoni Garcia proiektuaren abokatu sustatzaileok abokatu independente gisa izandako esperientzia pertsonala hartu genuen abiapuntutzat, eta badakigu zein egoeratan dagoen kolektibo hori etorriko den negozio-eredu aldaketaren aurrean. Gainera, egoeraren diagnostikoa egitean sakonago aztertu genuen arlo honi buruz dugun ezagutza, eta elkarrizketak egin genituen abokatu independenteekin nahiz bezeroekin, ideia argi bat izateko zein balio eskaini nahi dugun bulego gisa merkatuan eta gure bazkideentzat. Erakutsi behar diegu nola posizionatu behar duten gertatzen ari den aldaketaren aurrean, hemendik aurrera bezeroak izango baitu agintea, eta abokatu arteko lankidetza funtsezkoa izango baita bizirauteko. Gaur egun 20 abokatuk bat egin dute proiektuarekin, eta askoz gehiago erakarri nahi ditugu, horregatik, aktiboki jarraituko dugu harremanak egiten Estatu osoan zehar.

 

Eraginkortasuna eta sinpletasuna. LAWYOU ekimenak bulego baten tramite guztiak zentralizatu ditu: kasuak, fakturazioa, kobrantzak…

Bulego handiek milioi asko inbertitzen dituzte egunero beren prozesuak hobetzeko; zer egin dezake bakarrik lan egiten duen abokatu independente batek, bestela ere nahikoa zeregin badu hilaren amaierara iristeko? LAWYOUk balioa ematen dio bulegoko bazkideari, bulego handi batean balego bezala, baina bulego handi batean egon gabe, eta abokatu independenteen batasunak ematen duen indarrarekin. Horrelako profesionalek zailtasun handi bat izaten dute: dedikazio asko eskatzen duten zeregin administratibo luze eta konplexuak. Arlo hori hobetzea da gure lan-ildo nagusietako bat. Horretarako, ingurune digitalean garatzen diren prozesuak diseinatzen ari gara, zeregin horiek eraginkortasunez eta errazago egiteko.

 

Bestelako zein funtzionaltasun eta onura ematen ditu LAWYOUk?

LAWYOU bulegoak hainbat lan-ildo jorratzen ditu. Besteak beste, abokatuaren marka pertsonala eta bezeroaren esperientzia hobetzea, lankidetza eta ezagutza komunitatea, kobrantzak kudeatzea eta eskalako ekonomiak.

LAWYOUk erantzuna eman nahi die abokatu independente batek bere buruari egiten dizkion galderei: zer egin dezaket ordaintzen ez didan bezero honekin? Zer egin dezaket nire espezialitatekoa ez den kasu honekin? Zer egin dezaket nire bezeroekin oporretan nagoenean? Zer egin dezaket Espainiako beste muturretik iritsi zaidan kasu honekin? Nola murriztu nire gastuak? Galdera horien erantzuna jasoko dute Lawyou “bulego irekiko” bazkide izanda.

 

Beste arlo bat ere jorratzen duzue, garrantzi handikoa, eta bulegoetan hainbeste zaintzen ez dena: Marketina eta negozio-aukera berriak!

Gure bulegoaren bidez, lanbidean eraginkorrago izateko tresnak eskuratzeaz gain, abokatu independenteek aukera dute ikusgarritasuna irabazteko bere markarekin. LAWYOU bulegoaren helburuetako bat da bulegoko kide diren abokatuen negozio-aukerak handitzea, eta horretarako marketin-ekintzak egiten dira, abokatu independenteek beren kabuz eskuratu ezin ditzaketen aukerak lortzeko komunitatearen indarrari eta kanal berriei esker. Funtsean, bulego handi baten plan komertziala bezalakoa da.

 

Artikulu interesgarriak argitaratzen dituzue blog batean: Trademarks, Internet of Things, Millennials, Cybersecurity… Iduri du bulegoek ezagutuko dituzten termino berrietako batzuk direla.

Blogean argitaratzen ditugu datozen urteetan sektore juridikoarentzat erronka izango diren gaiak, bai eta eraldaketa digitalari esker iritsi diren eta abokatutza munduan sartu behar diren kontzeptu berriak.

Zergatik egiten dugu hori LAWYOU bulegoan? Enpresa mundua gero eta azkarrago doa, eta abokatu independenteak etengabeko ahalegina egin behar du erritmo horri eusteko. Horra LAWYOU bulegoko bazkideei eskainiko diegun beste abantaila bat: eguneko lanorduak murriztea.

 

Izan duzue proiektua garatzeko laguntza publiko edo pribaturik?
Bai, ekimena abiarazteko laguntzak jaso ditugu Donostiako Sustapenaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren (SPRIren TXEKINTEK programaren bitartez) eskutik. Proiektuan sartu diren lehen bazkide fundatzaileen laguntza ere izan dugu, ekimenak kapital soziala baitu. Proiektuan parte hartzen duten lehen 50 abokatuei balioa emateko beste modu bat da; abokatu independenteen bulego handieneko bazkide fundatzaile izango dira.

LAWOYU zabaltzen ari da orain Estatuan, bi norabidetan: lehenengo zeregina da beste abokatu batzuk integratzea, izen ona duten profesionalak alegia; eta bigarrenari “Bezeroaren bidaia hobetzea” deitu diogu.

Etapa berri honetarako, laguntzak eskatu dizkiegu Eusko Jaurlaritzako BASKEFONDO programari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari.

 

Hazteaz gain, zeintzuk izango dira zuen etorkizuneko erronkak?
Zalantzarik gabe, epe ertain eta luzeko helburuetako bat da nazioartekotzea, eta horri ekingo diogu Lawyou Estatuan finkatu ostean.

+info: http://lawyoulegal.com