ES | EU


2015ko Uztaila 29


Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen MBAe3 master berria 2015eko urrian hasiko da Bilbon, enpresa bat edo bestelako antolakunderen bat zuzendu nahiz sortu nahi duten pertsonei zuzendutako programa batekin. Gradu-ondoko honek bi helburu ditu: gazteen jabekuntza ahalbidetzea eta Bizkaiko ekonomian trakzio indarra izango duten proiektuak lideratzea. Horregatik, matrikulatuko diren pertsonek ez dute esperientzia izan beharrik enpresa proiektuetan.

Master honek bidea erraztu nahi die hartan interesatuta dauden ikasle guztiei eta, horregatik, matrikula hiru mila eurokoa izango da, maila bereko beste master batzuena baino askoz ere gutxiago. Prezio horren barruan sartzen dira praktika profesionalak egitea Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa sendoetan nahiz sortu berrietan, eta ERASMUS+ bekak Europar Batasuneko startup-etan praktikak egiteko.

 

 

 Zergatik MBAe3 master hau? 

 

1. Hautatutako ikasleei irakatsi egingo zaielako ekonomikoki bideragarriak diren proiektu berritzaileak garatzen eta zuzentzen, bai finkatutako enpresei begira, bai negozio berriak sortzeari begira enpresa-sare zabal batean benetako praktikak eginez.

 

2. Ikasleek beren proiektuen bitartez ikasiko dutelako merkatuan dauden gabeziak detektatzen, beren enpresa planifikatzen negozio izan dadin, behar den komunikazio kanpaina egiten, lege-markoa ezagutzen, eta negozioa errentagarri egiteko aukera teknologikoak identifikatzen.  Hori guztia, bakarkako eta taldekako tutoretza saioen laguntzarekin.

 

3. Programak mentalitate ekintzailea landuko duelako elementu hauetan oinarritutako metodologia baten bidez: irakasleen aurkezpen interaktiboak, enpresak sortu eta zuzentzeko simulazio-dinamikak (Business game), kasuen metodoa (benetako enpresa esperientziak) eta Master amaierako Lana (Business Plan/Elevator Pitch).

 

4. Prestakuntza jasotzea eta ikastea errentagarria delako lan aukerak lortzerakoan, eta MBAe3 kalitatezko prestakuntza jasotzeko plataforma bat bezala proposatzen da, itzal handiko diziplina anitzeko irakaslez osatutako talde batekin. Horrez gain, beste gazte ekintzaile batzuen esperientziak ere baliatuko dira, talentua indartzeko garaian inspirazio-iturri izan daitezen.

 

5. Ikasturte osoan hizlari sorta  garrantzitsu batek parte hartuko duelako, eta beren hitzaldiak prestakuntza-erreferentzia izango direlako hala ikasleentzat nola Bizkaiko ekintzailetza-sare osoarentzat.

 

6. Prestakuntza praktikorantz bideratuta dagoenez, MBAe3 masterra aukera bikaina delako praktikak eta egonaldiak egiteko EAEko nahiz Europar Batasuneko enpresa sendoetan eta startup-etan. ERASMUS + (15 beka).

 

Programari, helburuei, irakasleei eta irakaskuntza-ikaskuntza metodologiari buruzko informazio guztia Interneten eskuratu daiteke.

Informazio gehiago nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan mbae3@ehu.eus posta elektronikoan
• Izen-emate eta matrikula epea
• Matrikulak zabalik jarraituko du irailaren 1etik 18ra.
• Harremanetarako telefonoak: 946 013 708/09
• Bloga: http://www.ehu.eus/ehusfera/ekin/
• Jarrai gaitzazu Facebook eta Twitter sare sozialetan