ES | EU


2015ko Azaroa 07


Ziurrenik dagoeneko baieztatu duzu Intergune+ ekitaldian parte hartuko duzula. Zorionak! Hala ez bada, kontuan izan datorren urtera arte ez duzula aukerarik izango euskal enpresen nazioartekotzearekin lotutako hitzordu horretan parte hartzeko. Baldin eta patuari aukerak eman behar bazaizkio, UP Euskadik aukerak eman nahi dizkizu, zure ekintzailetzako kezkentzat aukera berriak bilatzeko. Eta erabakia hobeto hartzeko, hona hemen 5 arrazoi bikain Intergune+ ekitaldian EKITEKO:

 

“Inspirazioa existitzen da, baina lanaren bidez aurkitzen da” (Picasso)

Hasteko, enpresa mundura zuzendutako ekitaldi oro (edozein dela ere tematika nagusia) interesgarria da zuretzat, halako espazioetan xehetasun txikienak ere ezagutzak, gaitasunak edo trebetasunak eman diezazkizulako zure negozioaren giderrak hartzeko. Ekintzaileok informazioa xurgatzen dugu, eta gure “ADN egileak” ekintzarako erabaki bihurtzen du informazio hori.

Zatoz ekitaldira eta konekta zaitez mundu mailako sarearekin; antolatzaileek jakinarazi digute Inspirazio Andrea Intergune+ ekitaldira etorriko dela, eta ideia eta aukerak banatuko dituela atzerria ere zure negozioaren jomuga izan dadin.

 

Zure ideiak, zure talentua, zure produktuak eta zerbitzuak (eta dirua) GLOBALAK dira!

Aukerak alde guztietan daude, eta badakizu hori hala dela! Munduan zu ezagutzeko gogoa duten pertsonak eta enpresak daude, eta horretarako topagunea da Intergune+; nazioartekotzearen euskal sarea osatzen duten 70etik gora ordezkari eta eragile komertzial elkartuko dira bertan eta aholku eman diezazukete nazioartekotze proiekturako herrialde eta testuinguru egokienak aukeratzeko eta lehen urratsak emateko. Bertatik bertara ezagutuko duzu Basque Enterprise Europe Network sareak biltzen dituen 70 herrialdeek eskain diezazuketen balio erantsia, finantzaketa multilateralaren aukerak eta eskuratu ditzakezun bestelako finantza instrumentuak… Hori guztia eta askoz +!

 

Bidaia onenak konpainia onean.

Nazioartekotze prozesuak bere denbora behar du, eta baliabide ekonomikoak, teknikoak, materialak, eta abar beharko dituzu, jakina. Baliteke zure indarra mugagabea izatea, baina baliabideak mugatuak dira eta ongi administratu behar dira. Bidaia guztiak hobeto egiten dira konpainia onean, eta nazioartekotze prozesuan ere komeni da aliantza onak egitea: profesionalak, bazkideak, hornitzaileak, lankidetza estrategikoa, operatiboa edo teknologikoa, e.a. Intergune+ ekitaldiko erakusketa gunean nazioartekotzeko zerbitzu eta baliabideak ezagutuko dituzu.

 

“Zerbait lortzeko eman beharreko lau urratsak: plan erabilgarri bat, prestakuntza, prozesu positiboa eta iraunkortasuna” (W. Arthur Ward)

Zatoz, ezagutu eta aprobetxatu Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren nazioartekotzeko plan estrategikoa, zeinaren arabera Mexiko baita Euskadiren lehentasunezko herrialdea. 120 euskal enpresa inguru daude Mexikon, nagusiki automozio, aeronautika eta energiaren sektoreetakoak. Mexiko ekonomia ireki eta egonkorra da, Iberoamerikako bigarrena, eta hazkunde potentzial handia izateaz gain, NAFTA merkaturako sarbidea da.

Horrez gain, Intergune+ ekitaldian sakonki aztertuko dugu JUNCKER PLANA. Inbertsio Estrategikoetarako Europako Funtsak lehentasuna emango die balio sozial eta ekonomiko handiena bermatzen duten eta azpiegitura estrategikoak sortzea helburu duten proiektuei, bereziki banda zabalari eta energia-sareei, garraio azpiegiturei, hezkuntzari, I+G-ri, energia berriztagarriei eta energia eraginkortasunari, eta ETE eta midcap-entzako arrisku-finantzaketari…

Juncker Planak suspertze ekonomikoa du helburu, balio erantsia eta errentagarritasun frogatua duten proiektuetara inbertsio pribatua erakarri ahal izateko.

Plan honetako neurriek 330.000 eta 410.000 milioi euro bitarteko ekarpena egin diezaiokete EBko BPGari datozen hiru urteetan, eta 1,3 milioi lanpostu sor ditzakete. Ez galdu Plana sakonki ezagutzeko aukera!

 

“Pertsona azkarrek gainerakoen akatsei erreparatuz saihesten dituzte beren akatsak…” (Publio Siro)

Zu iristen zarenerako, beste enpresa eta profesional batzuek jada izan dituzte 1.000 porrot eta 100 esperientzia arrakastatsu. Gida zaitzatela bost kontinenteei buruzko ezagutza espezifikoa duten pertsonek. Azken urteotan babestutako 4.000tik gora proiekturen ESPERIENTZIA aurkituko duzu espazio bakar batean: Intergune+ ekitaldian. Horrez gain, 50etik gora adituk  sakonki aztertuko dituzte zuretzat interesgarriak diren gaiak, ikuspegi hobea izan dezazun eta zure misioari zentzua eman diezaiozun.

 

Oraindik zalantzan zaude? Ez dakizu zergatik EKIN behar duzun Intergune+ ekitaldian?

Hona hemen hiru gogoeta +

 

Mila miliako bidaiak ere lehen urratsarekin hasten dira. (Lao-tsé)

ZATOZ INTERGUNE+ EKITALDIRA

 

“Jende guztiak pasatzen uzten dio nora doan badakienari”. (Antoine de Saint-Exupery)

INFORMA ZAITEZ, INSPIRA ZAITEZ, NAZIOARTEKOTU ZAITEZ

 

“Bidaiatzen ohituta dagoenak badaki egunen batean abiatu egin behar dela.” (Paulo Coelho)

TXAPELA BURUAN ETA IBILI MUNDUAN…

 

ZATOZ INTERGUNE+ EKITALDIRA

http://www.spri.eus/es/eventos/intergune-la-cita-con-la-internacionalizacion