ES | EU


2016ko Urtarrila 27


Marketina, posizionamendua, analitikak, negozio eredu digitalak, merkaturatzeko tresnak eta askoz gehiago! Aski dira hiru hilabete, 76 ordu, ostiralak eta larunbatak, Interneteko negozioen mundu zirraragarri honetan murgiltzeko!

 

Hemen da DeustoSTART Digital ekimenaren aurtengo edizioa. 2016ko otsailaren 19an hasiko da eta apirilaren 30ean bukatu. Hiru hilabete trinko horietan, mundu digitaleko arrakastaren giltza ezagutuko duzu.

 

DeustoSTART Digital ekimenaren hirugarren edizioa Deustuko Unibertsitateko Deusto Entrepreneurship Centre Ekintzailetza Zentroan izango da, Bilbon. Hiru hilabetez luzatuko da eta 76 ikastordu eskainiko dira. Hainbat hizlari eta tutorek parte hartuko dute programan, Interneten sektoreko Estatu osoko enpresa eta profesional garrantzitsuenen artetik aukeratuak, eta Euskadiko Interneten ekosistemako profesionalen ordezkaritza ere ugaria izango da.

 

DeustoSTART Digital metodologiak bost zutabe nagusi ditu: prestakuntza, co-working-a, tutoretza, ko-ekintzailetza eta inbertsio foro bat. Ekimenak helburutzat du ekintzaileei behar dituzten tresnak, ikuspegia, irizpidea, orientazioa eta harremanak ematea, lagungarri izango direnak beren negozio digitalen diseinu eta heldutasunerako.

 

Ekimen horren bidez, erraztasunak ematen zaizkie ekintzaileei proiektuak merkaturatzeko eta arrakasta-aukera gehiago dituzte azeleragailu nahiz inbertitzaile espezializatuekin negoziatzean.

 

http://deustostart.com/eu