ES | EU


2016ko Urtarrila 12


Lidergo Ekintzaileak erraztasunak ematen ditu proiektuak eta negozioak sortu, sendotu eta proiektatzeko, eta eraginkortasun handiz egiten du gainera. Baina zeintzuk dira liderrek berezko dituzten gaitasun eta trebetasunak?

Hona hemen, Lidergoaren 10 ezaugarri komun, eta 2016rako inspiratuko zaituzten 16 esaldi…


BEHAKETA
Lider diren pertsonak jakin-min handikoak eta gogoetatsuak izaten dira; jakin eta ikasi nahi izaten dute,  bereziki huts-egiteetatik, bai norberarenetatik eta baita ere besteenetatik.

 

ETORKIZUN-SENA
Argi izaten dute nora doazen eta zein bideri jarraitu behar dioten; gainera, ez dute eragozpenik izaten arazoak sortu ahala planak aldatzeko, beharrezkoa izanez gero.

 

UHARTASUNA
Egiten duten guztia grina kutsakorraz egiten dute, eta hori akuilagarria izaten da beren jarraitzaileentzat, grina hori sentitu eta praktikan jar dezaten.


KOHERENTZIA
Printzipioen zintzotasuna eta pentsamenduen eta ekintzen koherentzia dira pertsona ekintzaile heldu gehienen ezaugarriak.


ASERTIBOTASUNA
Errefortzu positiboaren bitartez, beren komunikazio-estiloa enpatikoa, atsegina, argia, zuzena eta sinesgarria da.


EKINTZA
Ekintza-zaleak dira; ekiten hasten dira jira-bira handirik gabe, eta gauzak gerta daitezen lortzen dute. Ez diote beldurrik porrotari; izan ere, porrota ikaskuntza aktiboa da.


FIDAGARRITASUNA
Aurreko elementuei esker eta beren trebetasun eta gaitasunak lagun, jarraitzaileak lortzen dituzte beren sinesgarritasunaz eta fidagarritasunaz baliatuz.


PZPP
Lidergo ekintzailea duten pertsonek ongi ulertzen eta gauzatzen dituzte 4 ezaugarri hauek: Plangintza, Zuhurtzia, Pertseberantzia eta Pazientzia

 


16 esaldi lidergoari buruz 

“Liderraren zeregina da lider gehiago sortzea, ez jarraitzaile gehiago…”
(Ralph Nader)

 

“Lidergoak hau esan nahi du: talde handi edo txiki bat prest dagoela  agintea emateko gaitasuna, jakinduria eta ahalmena erakutsi duen pertsonari”.

(Walt Disney)

 

“Lidergoa da norberaren ikuskera errealitate bihurtzeko gaitasuna”.

(Warren Bennis)

 

“Lidergoa da beste norbaitek  zuk nahi duzun zerbait egin dezan lortzea, baina berak hala nahi duelako”.

(Eisenhower)

 

“Etsenplua lidergoa da”.

(Albert Schweitzer)

 

“Jendetza  berez ez da inoiz ezertara iristen, baldin eta ez badu gidatzen duen liderrik”.

(Hermann Keyserling)

 

“Nire premisa da liderraren funtzioa lider gehiago sortzea dela, ez jarraitzaile gehiago”.

(Ralph Nader)

 

“Konfiantzak konfiantza dakar. Zerbitzuek gogobetetzea dakarte. Elkarlanak erakusten du lidergoaren kalitatea”.

(James Cash Penny)

 

“Lider izan nahi duenak, zubi izan behar du”.

(Galesko esaera)

 

“Besteen aurretik joateko, aurrean doanak haiek baino gehiago ikusi behar du”.

(José Martí)

 

“Jarraitua izateko modu bakarra besteak baino arinago joatea da”.

(Francis Picabia)

 

“Lider arrakastatsuak elkarlanaren ahaleginaren printzipioa ulertu eta aplikatu behar du, eta gaitasuna eduki jarraitzaileek gauza bera egin dezaten. Lidergoak boterea eskatzen du, eta botereak elkarlana eskatzen du”.

(Napoleón Hill)

 

“Nire iritziz, adorea da lidergoaren ezaugarri nagusia, edonon gauzatzen delarik ere. Oro har, arrisku batzuk dakartza berekin, batez

ere eginkizun berrietan”.

(Walt Disney)

 

“Lehoia buru duen orein-saldoa askoz beldurgarriagoa da oreina buru duen lehoi-saldoa baino”.

(Plutarco)

 

“Lidergoaren erronka da indartsua izatea, baina ez zakarra; atsegina izatea, baina ez ahula; ausarta izatea, baina ez larderiatsua; zuhurra izatea, baina ez alferra; apala izatea, baina ez lotsatia; harrotasuna edukitzea, baina harropuzkeriarik gabe; umorea izatea, baina zentzugabekeriarik gabe”.

(Jim Rohn)

 

“Azken batean, lidergoa da norberaren usteen sendotasuna, kolpeak jasateko gaitasuna eta ideia bat sustatzeko indarra”.

(Benazir Bhutto)