ES | EU


2015ko Abendua 15


Duela urte batzuetatik hona, CEDEMIk lan topaketa espezifiko batzuk antolatzen ditu, oso eraginkorrak direnak ekintzaile eta enpresentzat. Topaketa horien helburua da Ibaizabal Itsasadarraren Eskualdeko enpresen arteko lankidetza dinamizatzea, parte-hartzaileei hitzaldi interesgarriak eskaintzea eta barne-ekintzailetza sustatzea.


Casual Friday Meeting® (CFM) deitzen dira eta huts egin ezinezko hitzordua dira ekintzaile eta enpresentzat. Topaketa horien XIV. edizioa abenduaren 18an izango da, goizez, 11:30etik aurrera. Parte hartu nahi baduzu, lekua erreserbatu behar duzu, enpresaren edo proiektuaren eta joango diren pertsonen izena adieraziz: itxaso.urkiza@cedemi.net Tlf.: 94 418 41 00 (Itxaso)

 

Hona hemen jardueren egitaraua:

 

11:30 – 11:35 CFMren aurkezpena

11:35 – 12:00 Ainara Basurko (BEAZko zuzendari orokorra) BIZKAIA MENTORING NETWORK-en aurkezpena

12:00 – 12:15 Ilgner mintegiko enpresen aurkezpena

12:15 – 12:30 Erregu – galderak

12:30 – 13:30 Ekintzaileen elkartzea – koktel

 

Igner Eraikina CEDEMIn

Altos Hornos de Bizkaia Etorbidea, 33

48902 Barakaldo

www.cedemi.net