ES | EU


2015ko Otsaila 20


Ermuko Izarra Centre-n bada fruituak ematen hasi den negozio proiektu bat, Estonia, Finlandia edo Errusia bezalako herrialdeetan ere emaitza onak eman dituena. Hapiick du izena. Sistema berri bat da, beraizik sortu dena onlineko erosketak puntu geografiko desberdinetan jasotzeko, auto-zerbitzurako terminal sinple eta interaktiboen bidez. Haritz Elortzak aurkeztu digu ekimen baliagarri hau:

Haritz, nola sortu zen ideia? Nola ohartu zinen zerbitzu honek erantzun diezaiekeela Interneteko erosleen premiei?
Salva Teja izan zen ideiaren sustatzailea eta berak hasi zuen negozioa. Pentsatu zuen posible dela objektu neutro bat “armairu” batean uztea eta geroago jasotzea sakelakora bidalitako kode bat erabiliz. Proiektuaren hainbat fase igaro ondoren (zehazki 3 urte), azkenik Salva Estoniako enpresa batekin jarri zen harremanetan, zeinak sistema bat baitu garatuta, eta sistema hori martxan dago 2008tik.

Hortik aurrera euskal inbertsiogile batzuek proiektu-buru jarri ninduten proiektua baliozkotzeko eta 2014ko maiatzaren 28an sortu genuen Intelligent Delivery S.A.

Ikusi genuen Espainiako onlineko salmentak urtean 2 digitu baino gehiago hazten direla, eta benetako premia bat zegoela azken miliako entregei alternatiba bat bilatzeko, zeren gure bizitza erritmoa dela-medio ia ez baikara inoiz etxean egoten pakete bat jasotzeko.

  

Bai, Estonian asko erabiltzen da Internet; adibidez, Estonia da hauteskundeetan boto elektronikoa erabili duen lehen herrialdeetako bat. Zalantzarik gabe, kontuan hartzeko moduko erreferente bat da…

Hala da, bai. Hain zuzen, estoniarrek garatu dute Skype programa, eta gezurra dirudien arren, iazko Gabonetako kanpainan online eginiko erosketen %52k entregatzeko metodo hau erabili zuten.

 

Beraz, negozioaren hasieratik eman diezue garrantzia enpresa arteko lankidetzari, aliantzei…

Batetik, enpresa munduan ibilbide luzea duen euskal enpresa talde baten babesa izan dugu, eta bestetik gure partner teknologikoaren expertise eta knowhow guztia jaso dugu. Gure euskal bazkideek esan ziguten garrantzitsua zela ezagutza-emaileak akziodunen artean sartzea, eta halaxe egin genuen. 

 

Instituzioen eta beste laguntza erakunde batzuen babesa ere jaso duzue.

Laguntzaile izan ditugu Eusko Jaurlaritza BEAZen bitartez, Bizkaiko Foru Aldundia, SPRI eta Izarra Centre fundazioa.

BEAZek enpresa berritzaileak sortzeko laguntza programaren bitartez lagundu digu; SPRIk hasieratik babestu du proiektua (hedabideetan eta bestelakoetan zabalduz) eta Izarra Fundazioaren Juan Torres Sariari esker egoitza bat lortu dugu, ingurune ezin hobea gure negozioa garatzeko.

  

Hitz egin dezagun zerbitzuaren operatibaz. Nola erabiltzen da eta zein kostu ditu?

Funtzionamendu erraza du, bi modu daude.

1.- Webean integratuta izatea. Kasu horretan nahikoa da gure sareko puntu bat aukeratzea (terminal automatizatua) paketea entregatzeko. Akordioak sinatzen ari gara hainbat enpresarekin zerbitzu hori eskaintzeko.

2.- Gure aplikazioa erabiltzea. Hartu alta, erosi hapiick-ak (bidalketak) eta 3 urratsen bidez hapiick helbide bat sortuko duzu (bidalketa bakoitzak adiera bakarreko kode bat du), hau da, paketea entregatzeko toki bat.

Gero, erosketa egin duzun web orrian helbide hori itsatsi beharko duzu zeurearen ordez.  Zerbitzu horrek 1,80 €-ko kostua du.

Paketea gure biltegian entregatzen da eta bidalketarekin batera sortutako kodeari esker badakigu nori eta non entregatu behar diogun. Behin paketea iristen denean adierazitako biltegi automatizatura, bezeroari 9 digituko kode bat bidaliko zaio merkantzia jaso dezan.

  

Eta non daude “zerbitzu terminalak”? Zein puntutan instalatuko dituzue sistema horiek? 

Eibar, Donostia, Irun, Portugalete, Algorta, Barakaldo, Bilbo… Web orrian geo-kokatuta daude denak. Datorren urtean Euskadin zabaltzen jarraituko dugu eta gero Espainia osora hedatuko gara. Gure aurreikuspenen arabera, 2018an 600 terminal izango ditugu Espainia eta Portugalen.

 

Zuen proiektuak oihartzun handia izan du ekintzailetzaren munduan eta bada “anbizio faltagatik” kritikatu zaituztetenik. Hitz egin dezatela, gaizki bada ere?

Hori da, hitz egin dezatela gutaz, gaizki bada ere. Norbaitek anbizio faltagatik kritikatu gintuen eta uste dut hori argitaratu aurretik elkarrizketa bat egin izan baligute titular hori desberdina izango zatekeela, ez baitut uste egokia denik. Behar adinako anbizioa dugu proiektua sendotzeko, hazteko eta negozioa beste herrialde batzuetan erreplikatzeko, baina urratsez urrats joan behar da.

 

Haritz, nolako negozio eszenatokia izan nahi zenuke 5 urte barru?

Gure helburua da 2018an azken miliako entrega negozioaren %8ko market share-a izatea Espainian eta Portugalen, 15 milioi euro inguru fakturatzea eta zuzeneko 15 lanpostu sortzea.

 

Info +: http://www.hapiick.com