ES | EU


2015ko Otsaila 17


Internet sareak milaka eduki hedatzen ditu egunero ekintzailetzaren eta enpresa sorkuntzaren mundu liluragarriari buruz.  Argitaratzen den informazio horren laburpen onena seguruenik aurkituko dugu ekintzaileek eurek aldian behin editatzen dituzten Blogetan, zeintzuen helburua baita gaiari buruzko albiste, jarduera, baliabide, joera, iritzi eta aholku garrantzitsuenak helaraztea.

Hala, komeni da tresna egokiak izatea gure arreta eduki jakin batzuetan zentratzeko (globalak nahiz lokalak), lagungarri izan daitezen jakin-min handia duten pertsonentzat. Tresna horietako bat da, adibidez, UP Euskadi, Euskal Ekintzailetza Sistemaren onlineko argitalpena.

Up Euskadin argitaratutako post-en bitartez ezagutu ditzakezu Sarean dauden blog interesgarrienetako batzuk. Hona hemen lehenengo hamarrak:

Alejandro Suárez

Ocio Networks eta Publispain enpresen sortzailea. Argitara eman ditu, besteak beste, “Desnudando a Google” eta  “Ha llegado la hora de montar tu empresa” argitalpenak.

www.alejandrosuarez.es

 

Angel María Herrera

Hainbat enpresa sortu ditu –“Evoluziona”, “Medios y Redes”, “Bubok”, “Iniciador” Lucas Rodríguez eta Javier Martínekin batera, “Influenzia”…–, eta esperientzia horiek  bere blogean partekatzen ditu.

www.angelmaria.com

 

Autoempleados de Pablo Sánchez

Auto-enpleguari buruzko bloga da eta kostu baxuko negozio ideia ugari hedatzen ditu.

www.autoempleados.com

 

Carlos Blanco


ITnet taldearen sortzailea, ekintzaile aitzindarietako bat da 1996tik Interneten munduan lanean ari dena.

www.carlosblanco.com

 

Carlos Sáez 

“StartUp zale” honek Head of Product kargua du Trovit, iragarki klasifikatuen bilatzailean, non batez ere higiezinak, ibilgailuak eta lana iragartzen diren.

www.carlossaez.net

 

Borja Prieto

2006tik “Desencadenado” argitaratzen du, enpresa bat sortzeko behar den egiazko informazio praktikoa emateko.

https://desencadenado.com

 

David Bonilla

Informazio Teknologiei aplikatutako marketin estrategikoaren arloko aholkulari autonomo eta independente batek editatutako bloga da Bonillaware.

www.bonillaware.com

 

Diego Ballesteros

Hainbat ekimen sortu ditu, adibidez, SinDelantal.com, non informazioa eta aholkularitza ematen baitu ekintzailetzari, StartUp-ei, ekintza komertzialari, inbertsioei eta abarri buruz.

www.diegoballesteros.com

 

Edwin Amaya

Idazlea, nazioarteko hizlaria, negozio aholkularia eta salmenten munduko zale amorratua, sormenari, ideiei eta lan adimendunari buruzko 1000IdeasdeNegocios bloga argitaratzen du.

www.1000ideasdenegocios.com

 

Emilio Márquez

Networking Activo komunitatearen sortzailea da eta, bere blogean argitaratzeaz gain, sarri kolaboratzen du Interneti, sare sozialei eta ekintzailetza-inbertsio harremanei buruzko beste web orri batzuekin.

www.emiliomarquez.com