ES | EU


2015ko Urtarrila 12


Artikulu honekin abian jartzen dugu euskal enpresa eragileen “arrakasta-kasuen” saila. Geure lurraldean bertan garatu diren erakundeen esperientzien bitartez, ezagutza eta interes handiko erreferentziak eskaini nahi dizkiegu bertako enpresei.

EGILE Corporation XXI  enpresa-taldea da. Doitasun handiko mekanikan, aeronautikan, osasungintzan, ur eta energian, informatikan eta segurtasun perimetralean diharduten enpresan biltzen ditu bere baitan. Gaur egun, korporazioa osatzen duten erakundeek 260 langile inguru dituzte.

Enpresaren garapena ulertzeko barne-ekintzailetzari emandako lehentasuna hartu behar da kontuan, horrela ulertzen baita 2 langilerekin 1990. urtean abian jarritako proiektu txikiak gaur egun duen hedapena. Teknologia, pertsonak eta nazioarteratzea dira arrakasta handiko enpresa honen oinarriak. Enpresaren definizioaz galdetuta, “negozio berriak garatzeko plataforma, langileek proiektuan parte hartuta garatzen da, beren proiektu pertsonalak garatzeko aukera dutelako”.

Barne-Ekintzailetza bultzatzeko Ekimenarekin kolaboratzen ari diren euskal enpresetako bat da Egile Corporation. Beren egunerokoan pilaturiko ezagutza, ikaspenak eta esperientziak partekatuta argi egiten lagundu nahi diete beren garapen lehiakorrerako barne-ekintzailetzan murgildu nahi duten gainerako euskal enpresei.

Hemen ikus dezakezu Eduardo Junkerak egindako aurkezpena.

Eta ondoko estekan Egile Kasuaren fitxa eskuratu eta behera kargatu dezakezu, enpresaren barne-ekintzailetzako prozesuaren xehetasun guztiekin.