ES | EU


2014ko Azaroa 24


Crowdfundinga proiektuak finantzatzeko formula zabalduenetako bat da gaur egun. Baliabide ekonomikorik ez duten eta beren ekimenak aurrera atera nahi dituzten pertsonek Interneten ongi eta erraz lan egiten duten plataforma batzuk erabiltzen dituzte beren ideiak balizko inbertsiogile partikularrei aurkezteko. Ekimen horiek izaera soziala, kulturala eta enpresariala izaten dute.

Une honetan martxan dauden plataforma batzuek proiektu ekintzaileen profila eta emaitzak aztertu dituzte; beren ezaugarri komunen artean aipagarria da proiektu horien artean bakarrik %15-20k lortzen dutela jarduera hasteko behar duten gutxieneko aurrekontua. Dirudienez, horren arrazoi nagusietako bat da proiektuen kalitate eskasa eta, batez ere, aurkezpen desegokia.


Gregorio López-Triviñok, Lanzanos.com atariko sustatzaileak, honela definitu du crowdfundinga: “mikro-mezenazgoaren bidez finantzaketa lortzea; askorengandik pixka bana eskuratuz proiektuak aurrera ateratzen dira…”. Bere ideiak eta esperientziak StartUps y Negocios Loogic.com blogean zabaltzen dituen Javier Martín adituak esan duenez, crowdfundingak “oinarritzat du konfiantza; dirua dutenek uste osoa dute ideiak dituztenengan eta elkarrekin egiten dute lan proiektuak aurrera ateratzeko”. Eta ideiek eta diruak elkarrekin topo egin dezaten, Interneteko plataformek erakusleiho-lana egiten dute proiektuak erakutsi eta sustatzeko, erraztu egiten dituztelarik aukeratutako proiektuentzako dirua lortzeko tramiteak.

Bere definizio sinplean Javierrek KONFIANTZA aipatzen du, eta bide asko egon arren konfiantza lortzeko, KOMUNIKAZIO ONA da garrantzitsuena. Behar diren baliabideak lortzeko ezinbestekoa da ideiak ahalik eta zehatzen azaltzea, eta azalpen horiek sendotuko dituzten argudioak ematea. Horregatik, denbora eta ahalegina inbertitu behar dira ideiaren bideragarritasuna eta etorkizuna ongi komunikatuko dituen azalpen bat egiteko; horixe da zalantzarik gabe ekintzaileen erronka handienetako bat.

Zure proiektuak konfiantza sortzen duenean SINESGARRITASUNA izango du; eta horrekin KREDITUA lortuko duzu. Ez da kasualitatea hainbat hizkuntzatan hitz biek jatorri etimologiko bera izatea, ezta? Gaztelaniazko “CRÉDITO” hitza latinezko “credititus” hitzetik dator (credere aditza izen bihurturik) eta “fidatutako gauza” esan nahi du. Hala, bere jatorrizko esanahia konfiantza edo konfiantza izatea da.

UP Euskadi programak hainbat eduki INTERESGARRI eskaintzen dizkizu:

*CROWDFUNDING, ekintzaileei laguntzeko mikro-finantzaketa

*Zure negoziorako BALIABIDE ekonomikoen bila al zabiltza?

*Onartu da Crowdfundinga arautzen duen LEGE proiektua

UP Euskadi programak laster Crowfundingaren esparruan esperientzia gehien duten pertsonen ideia eta aholkuak aurkeztuko dizkizu eta aukera emango dizu Goteo.org plataformaren eta antzeko beste batzuen jarduera eta aukerak ezagutzeko.

Jarrai itzazu Ekintzailetzari buruzko edukiak gure Blogean, eta gosaldu egunero Linkedin sareko goiburu ekintzaileekin.