ES | EU


2014ko Urria 23


BOLETUS, PLAYWITHME eta WIMI5: BIME Startup Summit ekitaldirako aukeratutako hiru euskal STARTUP-ak

“BIME Recruiting ekitaldia, datorren urriaren 30ean (osteguna) egingo dena BEC! eraikinean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren (Eusko Jaurlaritza) eta Denbolan, Giza Baliabideen arloko enpresaren arteko lankidetzari esker sortu da. Industria sortzaileen sektoreko lehen enplegu foroa da; espazio bat lan aktibazioa sustatuko duena eta elkarrekin bilduko dituena ekintzaileak, enpresak, prestakuntza zentroak, ikasleak eta enplegu bila aktiboki dabiltzan profesionalak.

BIME Recruiting ekitaldiaren bigarren ediziora bertaratzen direnek beren hautagaitzak aurkeztu ahal izango dizkiete parte hartuko duten enpresa ugariei. Horrez gain, bertatik bertara ezagutuko dute nolako profilak bilatzen dituzten sektoreko enpresek eta zein hautaketa metodologia erabiltzen duten. Gainera, askotariko prestakuntza espezializatua eskainiko da profesionalek beren profilak osatu ditzaten. Sherpa, Irontec, Delirium eta, besteak beste, King (Candy Crush) enpresek lanpostuak eskainiko dituzte BIME Recruiting ekitaldian. Eskainiko diren profilak ere era askotakoak dira: programatzaileak, ingeniariak, sistema administratzaileak, Marketineko arduradunak eta komertzialak.

 

BIME Startup Summit ekitaldia, urriaren 31n (ostirala) egingo dena, SPRIren (Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia), Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailaren eta Wayra-ren (Telefónica-ko Startup Azeleragailua) arteko lankidetzatik sortu da. Hitzordu honen amaierako fasean, hilaren 31n, antolakuntzak hautatutako 20 startup aurkeztuko dituzte, denak ere lau urte baino gutxiago dituztenak. Horietatik hiru EAEkoak dira: BOLETUS, PLAYWITHME eta WIMI5, eta 3.000€-ko diru saria gehi babesleek emandako beste hainbat sari irabaz ditzakete. Sektoreko adituz osatutako epaimahaiak banatuko ditu sari horiek. Topaketan maila handiko hizlariek hitz egingo dute, besteak beste Xabier Uribe-Etxebarriak (Sherpa), Iker Sagastik (Irontec) edo Josh McNorton-ek (FutureFest/Nesta).

 

Bestalde, bigarren edizio honetan berriro antolatuko dute BIME Hack Day. Dagoeneko baieztatuta dago hainbat hizlari ezagunek parte hartuko dutela eta workshop-ak egingo dira askotariko gaiei buruz: Google Glass, 3D inprimaketa, Arduino, Errobotika, Wearable gailuak… Eta, jakina, 24 orduko Hackatoia izango da berriro Hack Day egunaren ardatza. Bertaratuek taldeka frogatu beharko dituzte beren garapen onenak denbora errekorrean. BIME Hack Day eguneko irabazleak 1.500€ko saria irabaziko du.

 

Gainera, BIME Hack Day egunean transmedia narratibari buruzko Transmedia Day jardunaldiak antolatu dira. Urriaren 31tik azaroaren 1era bitartean egingo dituzte BEC!en, urriaren azken astean mundu osoan garatuko den ekimen baten barruan. Hona hemen landuko diren gaiak: ikus-entzunezko berrikuntza, transmedia narratiba, bideo sektorearen egoera, bideojokoak, app-ak… eta aurkeztutako transmedia proiektu nabarmenenek hainbat sari jasoko dituzte.

 

Argibide gehiagorako:

www.bimerecruiting.com

www.bimehackday.net

www.bimestartupsummit.com

www.bime.net

www.facebook.com/BIMEnet

Twitter: @BIMEnet