ES | EU


2015ko Ekaina 22


Datorren ekainaren 24an egingo den “Topaketa”ren bezperatan gaude, eta berotzen hasteko, munduko trengintza sektorearen goi-goian dagoen industria-taldearen eredua ezagutzera gonbidatu nahi zaituztegu.

CAF taldea bere sektoreko mundu mailako erreferentzia nagusietarikoa eta bertako enpresa eragilea dela gauza jakina da. Horrez gain, Barne-ekintzailetza Sustatzeko Ekimenaren barruan, lanean dihardu egitasmoa sostengatzen duten erakundeekin batera (Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasun saila, Spri eta hiru Foru Aldundietako EBZ zentroekin), barne-ekintzailetzak eskaintzen dituen aukerak zabaltzeko.
Ekainaren 24an Beasaingo bere egoitzan egingo da Topaketa, CAFen barne-ekintzailetzako eredua eta esperientzia partekatzeko. Hori baino lehen, ondoko laburpen bisuala prestatu dugu, zeinak esperientzia horren zertzelada nagusiak jaso baituten.
Topaketan parte hartzeko lekua mugatua da eta beraz, biziki gomendatzen dugu aldez aurretik izena ematea.