Antoni Flores, Barne-ekintzailetzari buruzko Mintegian

2014ko Azaroa 17,

imagen spri emprendimiento-IntrameprendimientoPonentes

Datozen Azaroaren 20 eta 21en Barne-ekintzailetzari buruzko Mintegia egingo da Bizkaiko Teknologia Parkeko Kabi 612 eraikinean. Antonio Flores adituak bertan parte hartuko du Mathieu Carenzo eta Sabin Azuarekin batera. Mintegia Barne-Ekintzailetza Sustatzeko Ekimenaren barruan antolatu da, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasun Sailaren gidaritzapean eta hiru Lurralde Historikoetako CEI edo Enpresa eta Berrikuntza Zentroen laguntzarekin.

imagen spri emprendimiento-intraemprendimiento

Antoni Flores – Loop Business Innovation.

Antoni Flores lehiakortasuna, berrikuntza eta negozio berrien kudeaketan aditua da. Hala izanik, askotan izaten da enpresa-foroetan hizlari eta makina at artikulu eta iritzi argitaratua du hedabideetan, nola komunikabide orokorretan, hala espezializatuetan ere. Aholkulari gisa Hewlett Packard, Inditex, Casals, Steelcase, Bosch Siemens, BBVA, Caja Madrid, Cortefiel, Indra, Danone, Coca Cola, eta abar luzearekin jardun izan du. PIMEC enpresa-elkartearen berrikuntza-batzordeko kidea da eta IAT (Andaluziako Teknologia Institutua) delakoan zientzia-batzordekoa ere.

1990. urtean Competitive Design Network sortu zuen (CDN, produktuen garapenean Espainiako liderra) eta ondoren, bere jardun-esparrua zabaldu zuen berrikuntza-aholkularitzara, besteak beste, produktu eta zerbitzuen berrikuntzan zentratuz. Loop-Business Innovation enpresa sortu zuen horretarako eta bertan CEO da gaur egun.

Liburu-egilea ere bada. “La actitud innovadora: cinco principios para generar una nueva forma de gestión” (2010, Netbiblo); Alfons Cornella-rekin batera “La Alquimia de la Innovación” (Ediciones Deusto) eta ospe handiko zenbait aditurekin batera, “Gestión de la innovación: diagnóstico” (gaztelaniaz, ingelesez eta katalenez) eta “Desenvolupament de producte: La gestió del Disseny”, argitaratu ditu, biak CIDEM-en zigiluarekin (Berrikuntza eta Enpresa Garapenerako Zentroa, Kataluniako Generalitat).

Bere blogarekin, www.antoniflores.com, aparteko ospea lortu du gaztelaniaz ari diren aditu nagusi bilakatzeraino.

Gehiago irakurtzeko:

Barne-ekintzaile izaeraren inguru

Erakunde barne-ekintzaileari buruz

Barne-ekintzailetzaren betekizunari buruz

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke