ES | EU


2015ko Urtarrila 27


Euskal enpresen barne-ekintzailetzako kasuekin jarraituta, gaur Cikautxo aztertuko dugu. Mondragon Korporazioaren enpresa da eta kautxu eta plastikozko osagarrien garapen eta produkzioan espezializatuta dago, autogintzan, elektratresnatan, material elastomerotan eta osasungintzan diharduelarik.

Nazioarteratze maila handia du, eta bere barne-ekintzailetzako ereduaren giltzarri dira oinarrizko gaitasunen ezagutza, berrikuntza garatzeko erabateko konpromisoa eta epe luzera begirako jardunbidea izatea, aukerak kudeatzeko disziplinarteko sistema ezarrita duelarik.

Cikautxo esperientziaren xehetasunak ondoko kasu-fitxan kontsulta ditzakezu.

Datorren Otsailaren 6an Cikautxon burutuko da Barne-ekintzailetzako lehen Topaketa izeneko bilera. Bertan parte hartzaileek aukera izango dute enpresaren esperientzia bertatik bertara ezagutzeko, eta iritzia eta zalantzak partekatzeko enpresako zuzendariekin.

Topaketa 50 langiletik gorako euskal industria enpresetako zuzendarei zuzenduta dago. Interesa izanez gero, hona hemen izena emateko orria: Topaketa Cikautxo