ES | EU


2014ko Urria 23


Azaroaren 201 eta 21en Barne-ekintzailetzan gaitzeko Mintegia egingo da Bizkaiko Parke Teknologikoan, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasun Sailak antolatuta, hiru Lurralde Historikoetako Enpresa eta Berrikuntza Zentroekin elkarlanean. Mintegia 50 langiletik gorako industria-enpresei zuzenduta dago.

Izena ematea eta plaza erreserbatzea

Mintegia bi egunekoa da (16 ordu). Prestakuntzaz landa, Barne-Ekintzailetza Sustatzeko Ekimenean parte hartzen ari diren euskal enpresa traktoreetako zuzendaritza-kideekin “solasaldiak” ere eskainiko ditu.

Bi egunotan, besteak beste, ondoko gaiak jorratuko dira: “Estrategia korporatiboa eta barne-ekintzailetza”, “Ideiatik negozio-eredura”,  “Ekintzaile korporatiboaren ezaugarriak” eta “Barne-ekintzailetzarako kudeaketa-ereduak”.


Prestakuntza arlo horretako profesional eta irakasle adituek eskainiko dute:

Sabin Azua

  • IESEn Administrazio eta Enpresa Zuzendaritzan Masterra eta Deustuko Unibertsitateko Enpresa eta Ekonomia Zientzian lizentziaduna.
  • Bazkide Zuzendaria “BÌ Strategy” enpresan, Aholkularitza Estrategia eta Lehiakortasunean espezializatua.
  • 30 urtetik gorako esperientzia aholkularitza estrategikoan, besteak beste, ondokoekin Vidrala, CAF, Fagor Arrasate, Orkli, Batz, Elecnor, eta abar
  • Hizlaria enpresa-estrategia eta lehiakortasunari buruzko aunitz forota
  • “Strategic Management Society delakoan bazkidea.

Antoni Flores

  • CEO Loop – Business Innovation enpresan (berrikuntzan oinarritutako negozio-eredu berriak sortzen Europan erreferentea den enpresa) eta Competitve Design Network (CDN) konpainian (produktuen diseinu eta garapenean aditua).
  • Lehiakortasuna, berrikuntza eta negozio-eredu berrien kudeaketan aditua.
  • Arlo hauetan aholkularia izan da, besteak beste, ondokoetan: Hewlett Packard, Inditex, Casals, Steelcase, Bosch, eta abar.
  • Bere bloga, www.antoniflores.com, erreferentzia nagusietarikoa da mundu mailan.

Mathieu Carenzo

  • Enpresa Zuzendaritzan Masterra (MBA), IESE Business School. Master of in International trade, ESSCA, France. Bachelor of Arts in Marketing, ESSCA; France.
  • IESEn irakasle “enpresen sorkuntzan”, ekimen berritzaileen finantzaketan zentratuta.
  • VentureHub delakoan sortzailea. Ekosistema berritzaileari (ekintzaileak, inbertsiogileak, inkubatzaileak, parke teknologikoak, funtsak eta abar).
  • Hiru enpresen ko-sortzailea.
  • Gaur egun inbertsiogile pribatua da hainbat enpresatan eta Espainiako Global Entrepreneurship Week delakoan buru da.

 

Azaroak 20 eta 21

Kabi 612 eraikineko Entzungela, Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan.

Informazio gehiago:

Mintegia Eusko Jaurlaritzak buru duen Barne-Ekintzailetza sustatzeko Ekimenaren baitan egingo da, EBZen laguntzarekin.