ES | EU


2015ko Otsaila 11


Mintegiaren lehen edizioak izan zuen harrera ona eta gero, Martxoaren 12 eta 13an bigarren aukera izango da Gipuzkoako Teknologia Parkean egingo den ekitaldian, oraingo honetan, irakasle-taldea zabalduta eta beren esperientzia partekatu duten euskal enpresa gehiagorekin.

Mintegiak bi jardunaldi oso hartzen ditu (16 ordu) eta prestakuntza saioekin batera, euskal enpresa eragileen zuzendariekin solasean jarduteko aukera ere izango da. Oraingoan CAF eta IKOR kasuak dira Mintegian jorratuko direnak.
Bi egunotan, bada, ondoko gaiak jorratuko dira:

  • “Estrategia korporatiboa eta barne-ekintzailetza, negozio berriak enpresaren estrategian txertatuz”
  • “Ideiatik negozio eredura, nola sortu eta garatu egiten diren negozio berrietarako aukerak”
  • “Proiektuen finantzaketa: nola finantzatu proiektu berriak inbertsiogile korporatibo, estrategiko edo kanpokoekin (zorra eta kapitala)”
  • “Ekintzaile korporatiboaren ezaugarriak: zerk egiten du erakunde bat berritzaile eta arrakastatsu”.

Mintegia Barne-ekintzailetza sustatzeko Ekimenaren parte da. 50 langiletik gorako euskal enpresetako zuzendariei begira antolatu da.

Izena emateko epea zabalik dago jadanik, eta ondoko estekaren bidez egin daiteke:

Izena eman eta tokia gorde