ES | EU


2014ko Azaroa 12


Azaroaren 21 eta 22an Barne-ekintzailetzari buruko Mintegia egingo da Bizkaiko Parke Teknologikoan (Kabi612 eraikinean), Euskadiko erakundeek bultzatzen duten Barne-ekintzailetza sustatzeko Ekimenaren barruan.

imagen spri seminario intraemprendimiento

Mathieu Carenzo – IESE

Mathieu Carenzo (@mathieucarenzo) irakasleen klaustroko kidea izango da eta bertan jardungo du, bere esperientzia partekatzen, programan parte hartuko duten euskal enpresetako zuzendariekin.

Mathieuk ikuspegi bikoitza ekarriko du, arlo akademikoa eta profesionala uztartuta. Alde batetik, erantzukizun-posizio gorenak izan sektore desberdinetako enpresetan.

Azpimarratzekoa da EADS Eurocopter enpresan izan zuen zeregina, Mexico, Kariben eta Erdiko Amerikan enpresaren lidergoa izan baitzuen, merkatu berriak jorratzeko eta egitura berriak abian jartzeko aditua den aldetik. Ondoren, sei bat urtez, IESE-ren “Entrepreneurship Center” delakoa koordinatu zuen, eta bertan, irakaskuntza, ikerketa eta dibulgazio-funtzioak izan zuen, beti ere, enpresen sorkuntza eta berrikuntzarekin lotuta. Gaur egun ere, IESEko irakaslea da. Ikusi hemen bere profila.

Ekintzaileen aholkularia ere bada, eta enpresak sortzen erakusten du, goi-zuzendaritzako programatan ekimen berritzaileak finantzatzeko esparruan, trebakuntza exekutiboan eta MBA-tan, lau kontinentetan eta hiru hizkuntzatan. Horrez gain, inbertsiogile pribatua ere bada zenbait enpresatan (hainbat administrazio-kontseilutako kidea ere bada) eta Espainiako Global Entrepreneurship Week (GEW) delakoa zuzentzen du.

Beste zenbait ekimenen artean VentureHub (venturehub.es) delakoan sortzailea da. Ekintzaile eta inbertsiogile taldea da eta hainbat programaren bitartez, negozio berriak garatzeko laguntza ematen dute. Mathieu Carenzok lan oparoa du ere argitalpenean. Bere kolaborazioetako batzuk IESEren Ekintzailetzari buruzko blogean irakur daitezke.