ES | EU


2015ko Ekaina 12


“Sortu ziren unean enpresa industrial askotan zegoen pirata-senaren aldekoa” da Javier Megias. Horixe da, bere hitzetan, barne-ekintzailetza sustatu nahi duten enpresek bultzatu beharko luketen gakoetako bat. 150 bat entzuleren aurrean joan den maiatzaren 29an jardun zuen Arabako Parke Teknologikoan, eta bertan besteak beste Startupxplore konpainiako sortzailea denak askotariko aholkuak eta gogoetak partekatu zituen.

  

Gora begiratu eta “pirata izaera ez galdu



Javier Megiasen ikuspegia negozio berriak abiarazten pilatu duen urteetako esperientzian oinarritzen da. Besteak beste, paradigma teknologikoaren aldaketaz jabetzeak duen garrantzia azpimarratu zuen. Bere esanetan, aldaketa horrek enpresan barne-ohitura batzuk erabat baztertzea eskatzen du, nagusiki ekintzailetza-zantzuen kontra doazenak.

  

Paradigma teknologikoaren aldaketa



Negozio guztien orientazioa, Megiasen ustez, bezeroei eskaini beharreko balore diferentzialean datza. Maiz, ordea, balore-diferentzial hori gauzak beste modu batera egitea dela uste izaten da; uste okerra bere iritziz.

  

Desberdina ez bazara, merkea izango zara



 

Orientazio horrek, bestalde, bezeroarekiko arreta etengabe eskatzen du, zerbitzu eta produktuaren beharrizan zehatzak ulertu ahal izateko.

  

Irten eta bezeroari galdetu



Javier Megiasek urteak egin ditu inbertsiogile, ekintzaile eta inbertsiogileen aholkulari eta bere negozio propioen sustatzaile gisa. Esperientzia luze eta aberasgarri hori aintzat hartuta, bada, erabakien oinarri-oinarrian adierazle errealak kontuan hartu behar direla azpimarratu zuen.

  

Neurketaren garrantzia



Produktu eta zerbitzu berriak abian jartzeko orduan dirua eta denbora alferrik ez galtzeko, Javierren aholkua da merkatura irtetea albait azkarren, funtzionalitate minimoekin, eta hortik abiatuta, balizko bezeroen erreakzioak neurtu eta aztertu, garestiagoak diren funtzionalitateak garatzen hasi aurretik.

  

Malgutasuna eta oinarrizko produktu bideragarria



Javier Megiasekin egindako Topaketa Barne-ekintzailetza sustatzeko Ekimenaren barruan kokatzen da. Hemen ikus daiteke Eusko Jaurlaritzako Juan Manuel Esteban-ek egindako aurkezpena.

  

Barne-ekintzailetzako Ekimenaren aurkezpena