ES | EU


2014ko Urria 20


Hiru hiriburuetan aurkeztu eta gero, abian da jadanik Barne-ekintzailetza sustatzeko Ekimena, Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasun Sailak bultzatzen duena, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Enpresa eta Berrikuntza Zentroen (EBZ) lankidetzarekin.

Ekimenaren helburua da euskal enpresen gaitasunetatik abiatuta, negozio berriak garatzea, eta horretarako ekimenak berariazko laguntza eskuratuko die epe ertain eta luzera handitzeko eta lanpostuak sortzeko aukera duten proiektuak gara ditzaten.

Orientabide hau, gainera, Jarduera ekintzailea Laguntzeko Erakunde Arteko Planaren bereizgarri nagusietarikoa da , Aitor Urzelai, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarte arloko zuzendaria denak azaldu duen bezala.

 

Guztira 217 enpresak hartu dute parte aurkezpen-jardunaldi hauetan, Urriaren 7, 9 e ta 14an Euskadiko hiru Teknologia Parketan. Deialdi hauen arrakasta da, dudarik gabe, ekimenak sortu duen interesaren erakusgarri. Euskal enpresek ongi baitakite bizi dugun testuinguru lehiakor honetan nahitaezkoa dela bere gaitasunak ustiatzea produktu, zerbitzu eta negozio-lerro berriak abiarazteko.

 
Marisa Arriola, Bic Berrilan erakundeko kudeatzaileak aurkeztu zituen ekimenaren lerro nagusiak Donostian.

 
Bizkaian, berriz, BEAZ-eko zuzendaria den Juan Diegok eman zituen xehetasunak


 

Bere aldetik, CEIAko David Monterok Arabako Teknologia Parkean azaldu zituen ekimena garatuko duten mugarrietako batzuk. Izan ere, 16 bat hilabetez luzatuko dira jarduerak.


 

Aurkezpen jardunaldi hauetan, barne-ekintzailetzan erreferenteak diren hiru euskal enpresek ere parte hartu zuten. CAF-eko Jon Lopategi, Arteche-ko Santiago Rementeria eta Praxis Pharmaceutical enpresako Nuria Torrecillak beren barne-ekintzailetzako proiektuen nondik norakoak azaldu zituzten. Guztiek bat egin zuten orientabide honen garrantzi estrategikoa azpimarratzerakoan, eta bere erakundeetan berrikuntza eta garapena sustatzeko duen garrantzia nabarmendu zuten.

 
 

Caf

 

Praxis Pharmaceutical

Ekimena 50 langiletik gorako industria-enpresetarako zabalik dago; edozein kasutan, aberastasun eta enplegua sortzeko aukera handiak dituzten negozio berrietarako bestelako proposamenak ere aztertuko lirateke, eskaintza egonez gero.

 

Ekimena 16 hilabetez burutuko da (2014ko amaieratik 2016ko hasierara arte) eta denbora horretan, askotariko jarduerak izango dira: euskal enpresen praktika onak ezagutarazteko difusioa, adituekin lan-saioak, eta berariazko akonpainamendu enpresariala, enpresatan proiektuak garatzeko.