ES | EU


2014ko Urria 31


Ekimena Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da azaroaren 11n eta 12an, eta bere helburu garrantzitsuenetako bat da enplegua sortzea ekintzailetzatik abiatuta.

Gainera, badu beste pizgarri bat ere. “TxokoTake up” izeneko ekintzailetza foro bat egingo da, izena ematen duten ekintzaileek beren proiektu berriak aurkeztu ditzaten adituen begiradapean. Teknologia irekien sektorean sormen, ekintzailetza, barnekintzailetza eta berrikuntzaz arduratuta dauden pertsonei zuzendurik dago. Honek guztiak jarraipena izango du hiru hilabetez, enpresek bekak emango dizkietelako ideia onenei.

Eman izena hilaren 6a baino lehen http://www.libreco.io/txoko-emprendimiento/ helbidean – secretaria@libre.io

Zergatik komeni da Librecon2014 azokara joatea? Hona hemen antolatzaileen erantzuna:

Bertatik bertara ezagutuko dituzulako nazioarteko negozio eta teknologia irekien KASU ARRAKASTATSU garrantzitsuenetako batzuk:
o Irekiera teknologikoa
o Aurreztea eta lehiakortasuna
o Berrikuntza irekia eta
o Segurtasuna eta pribatutasuna

Berrikuntzaren gailurrean dauden proiektuetako arduradunak HIZLARI ariko direlako.

Erreferentziazko espazioa delako teknologia irekien sektoreko AZKEN JOEREN eta bestelako mugimenduen azken berriak jasotzeko:
o Big Data,
o Birtualizazioa,
o Disponibilitate handia eta sistema kritikoak,
o Cloud Computing-a,
o Cloud Stack,
o Software Librerako migrazioak,
o Open Data,
o Data Visualization,
o Crowsdfounding, Weareables,
o 3D inprimaketa,
o Droiak eta askoz gehiago.

– IT open sektorean ENPLEGUA BILATZEKO dinamiketan parte hartuko duzulako, buruan duzun enpresa ideia horri forma emango diozulako eta zure lehiakortasuna hobetzen lagunduko dizugulako konponbide irekiak aplikatuz.
o Enplegua
o Modako IT sektorean lan egiteko: Open IT. Ekintzailetza
o Bilatu inbertsiogileak edo bazkideak zure enpresa proiektua aurrera eramateko.
o Networking-a: Egin networking-eko saioak bertaratutako enpresa eta administrazioekin.
o Adituen aholkuak
o Inspira zaitez eta handitu zure enpresaren lehiakortasuna eta eraginkortasuna ekitaldian ateratako ondorioak aplikatuz.

Baina batez ere ekitaldi honetan aukera izango duzulako negozioak sortzeko Europako konpainia eta erakunde garrantzitsuenetako batzuekin.