ES | EU


2017ko Apirila 07


Bind 4.0 azelerazio programa publiko-pribatu bat da, helburutzat daukana 4.0 Industriako startup onenen garapena bultzatzea, eta horretarako proiektuak garatzen dituena puntako enpresa industrialekin eta laguntza-programa oso bat baliatuz. Era berean, BIND 4.0 programa aukera paregabea da industria arloko enpresentzat, lagungarri delako mundu mailako talentu onenak identifikatzeko eta eurekin harremanetan jartzeko, posible egiten duelako puntako teknologiak eskuratzea, eta 4.0 industriako proiektu eta konponbideen garapena ahalbidetzen duelako.

Programaren lehen edizioari buru emateko, Demo Day ekitaldia egingo dugu; bertan, zuena bezalako enpresa industrialek eta inbertitzaile profesionalek nahiz komunikabideek aukera izango duzue parte hartzen duten startup-ak ezagutzeko eta haiekin elkarreragiteko.
Iritsi da unea startupentzako Bind 4.0 azelerazio programa publiko-pribatuaren balantzea egiteko.
Horregatik, dei egiten dizugu Demo Day ekitaldira, non deialdi berria abiaraziko baitugu.
5 Maiatza
Arabako Teknologi Elkartegia – Eraikin Nagusia
Eman zure izena orain.