ES | EU


2017ko Martxoa 07


Datorren martxoaren 27an BIC Bizkaia Ezkerraldeako Ilgner eraikinean abian jarriko dugu Barne-ekintzailetzea Sustatzeko Ekimenaren hirugarren edizioa, negozio-ideia berriak garatu nahi dituzten enpresei zuzendua.
Irakurri gehiago…



2017ko Otsaila 14


Proiektu horrek gazteak eta enpresak konektatzen ditu ideia berritzaileak deskubritzeko.

 

Salbamendu-lanetarako itsasontzi bat diseinatzea, ziber-segurtasuna sustatzen duen bideojoko bat sortzea edo kirola kalera eramateko modu desberdinak asmatzea; horra hor, Demola Bilbao ekimeneko parte-hartzaileek izango dituzten erronka batzuk. Bilbao Ekintza erakundeak bultzatutako programa horren helburua da gazteen gaitasunak sustatzea, eta horretarako aurrez aurre jarriko dizkiete espezializazio adimendunarekin eta zerbitzu aurreratuekin lotutako benetako proiektu batzuk.
Irakurri gehiago…



2017ko Otsaila 14


DANOBATGROUP euskal talde industrialak, Tecnun-eko Ingeniaritza Industrialeko masterreko ikasleek egindako lan bat saritu du

 

Makina erremintaren DANOBATGROUP gipuzkoar fabrikatzaileak, Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Goi Eskolako, Tecnun-eko Ingeniaritza Industrialeko Masterreko ikasle talde batek burututako lan bat, garapen industrialeko proiektu onenatzat eman du.
Irakurri gehiago…



2016ko Iraila 15


BIC Gipuzkoa enpresa-ekimenei laguntzeko zentro bat da, 1993tik prestakuntza, laguntza eta finantzaketarako bidea eskaintzen diena Gipuzkoako oinarri teknologikoko enpresa-ideia berriei. Euskadiko Enpresa eta Berrikuntza Zentro honek aholkularitza ematen die ekintzaileei, eta, horrezaz gain, Gipuzkoako ETEekin lan egiten du barnekintzailetza bultzatzeko eta startup teknologikoekin sinergiak sortzeko berrikuntza irekiko prozesuen bitartez.
Irakurri gehiago…



2016ko Uztaila 22


Orain dela hiru urte, euskal instituzioek estrategia berri partekatua abiatu zuten gizarte gero eta ekintzaileagoa sustatzeko eta ekintzailetza-ekosistema sendotzeko. Ekintzailetzari Laguntzeko Erakundearteko Planak ahalmen ekintzaileak konektatutu ditu, lerrokatu eta bultzatu, garapen sozioekonomikoaren zerbitzura jartzeko. 253 milioi euro baino gehiagoko aurrekontu publiko, koordinatu eta efizientearekin.
Irakurri gehiago…



2016ko Uztaila 19


Euskadik industria4.0 arloko enpresa-jarduerak erakartzeko gunea izan nahi du. Horretarako, garapen honen buru diren enpresak ditugu, eta aurtengo uztailaz geroztik badugu, halaber, erakartzeko lan-tresna sendoa: BIND4.0
Irakurri gehiago…



2016ko Ekaina 23


280tik gora enpresa teknologiko sortu dira BIC Araba Enpresa eta Berrikuntza Zentroaren laguntzarekin, zeinak 25 urte baitaramatza enpresa ideia berriak bultzatzen Araban. Zentroak azpiegiturak eskaintzen ditu proiektuak inkubatzeko eta prestakuntza nahiz aholkularitza espezializatua ere bai. Startup ugari daude BIC Araban kokatuta, besteak beste, hauek: enpresa industrialentzako datuak aztertzen dituen Bigda Solutions proiektua; inplante bio-bateragarrietan espezializatutako I+Med bio-teknologia enpresa; edota sektore aeroespazialeko Karten enpresa gaztea, zeina nano-sateliteak garatzen ari baita fabrikazio gehigarria erabiliz.
Irakurri gehiago…