ES | EU


2016ko Abendua 01
Apaintzeko irudia



 

Emakume ekintzaileentzako Laguntza, Trebakuntza eta Sormenerako “ANDREkintzailea” programaren edizio berri bat egin da aurten. Programa hori Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak sustatzen du, emakumeen ekintzailetza bultzatzeko. 

Beren enpresa martxan jartzeko Foru Aldundiaren laguntzak jaso dituzten edo helburu horretarako autonomo gisa alta hartu duten emakumeei zuzentzen zaie ekimena. Trebakuntzarako tailer orokorrak eta zehatzak garatzen dira, ekintzaile bakoitzaren beharrizanen arabera; eta badaude baita ere coaching eta mentoring programa indibidualizatuak.

Irakurri gehiago…



2016ko Abendua 01
Apaintzeko irudia



Batez beste 12 lanpostu sortzen dituzte, eta %70ek uste dute hazi egingo direla 2017an.

 

European Startup Network sareak eta German Startups Association elkarteak European Startup Monitor 2016 txostena argitaratu dute, non oinarri teknologikoko enpresen Europako ekosistema berria aztertu baitute. Argitalpen hori 18 herrialdetako 2.500 startupek emandako informazioan oinarritzen da, eta hainbat datu biltzen ditu erakusten dutenak enpresa berri horiek berrikuntzaren motor bihurtzen ari direla. Irakurri gehiago…



2016ko Azaroa 30
Apaintzeko irudia



EUROPAKO BATZORDEAK BILBOKO UDALAREN KONPROMISOA AINTZAT HARTU DU ENPRESA TXIKI ETA ERTAINAK (ETE) NAZIOARTEKOTZEN LAGUNTZEKO POLITIKAGAITIK

Bilboko proposamenak Enpresak Nazioartekotzeko Laguntza kategorian hartu du parte, eta Europako erakundeek aurten aukeratu duten estatuko proiektu bakarra da Balebila Proiektuaren xedea da enpresei komunikazio- eta laguntzaestrategiak ematea, kanpoko merkatu berrietara irekitzeko beren prozesuak aurrera eraman ditzaten Bilbok ospe handiko aintzatespen hori jaso du, baina 2010. urtean ere lehen sari bat irabazi zuen Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako udal-lokaletan enpresak ezartzeko ekimenagatik

Irakurri gehiago…



2016ko Azaroa 30
Apaintzeko irudia



Objektu guztiek inguratzen gaituen errealitatearekin erabateko konexioa izango dutenean, gauzak aldatu egingo dira ezinbestez. Abenduaren 15ean bere ikuspegia partekatuko du gurekin Ron Zahavi adituak, Microsoft etxeko IoT-eko Estrategia-buruak.

Irakurri gehiago…