ES | EU


2015ko Abendua 01
Apaintzeko irudia



Europako Erkidegoak bultzatzen duen Social Innovation Competition lehiaketak  bere 3. edizioko irabazleak jakinarazi ditu: Bosnia-Herzegovinako Apiform proiektua, Irlandako The Freebird, eta Frantziako Wheeliz ekimena. Aurtengo lehiaketaren leloa New Ways to Grow izan da, eta lelo horri jarraiki, lehiaketak helburutzat izan du berrikuntza sozialaren bitartez ingurumen, ekonomi eta gizarte hazkunde sostengarria sortzen duten ekimenak bilatzea. Proiektu irabazleek  proposatzen dituzten negozio-eredu berriak ekonomia kolaboratiboarekin, pertsona guztientzako irisgarritasunarekin eta zahartze aktiboarekin lotuta daude.

Irakurri gehiago…



2015ko Abendua 01
Apaintzeko irudia



Deustuko Unibertsitateak Euskadiko Business Angels Eskola Intentsiboaren Edizioa antolatuko du abenduaren 17 eta 18an. Honen helburua enpresa berrien, startups-en, inbertitzaileen inbertsio teknikak hobetzea izango da, euren jarduera garatzeko tresna eta ezaguera  egokiaz hornitu ahal izateko.

Baita ere sail honetan duten esperientzian sakondu nahi dutenak eta inbertitzaileen komunitate bateko parte izan nahi duten pertsonek ere.

 

Irakurri gehiago…



2015ko Azaroa 29
Apaintzeko irudia



Beste Albisteak Erderaz…

Irakurri gehiago…



2015ko Azaroa 28
Apaintzeko irudia



Addimen metalaren fabrikazio gehigarrian espezializatutako enpresa bat da. Sortu duten teknologiak aukera ematen du edozein diseinu egiteko eta edozein produktu fabrikatzeko. Oso teknologia egokia da eta ingurumena errespetatzen duena, ez baitu inolako zaratarik sortzen. Addimen enpresa gai da produktu bat diseinatu, ekoitzi eta merkaturatzeko egun bakar batean. “Stock-ak ez dira existitzen” izeneko beren metodologiari jarraiki, produktuak pertsonalizatu egiten dira eta aukera eskaintzen da ia ezinezkoak diren piezak fabrikatzeko.  

Irakurri gehiago…