ES | EU


2016ko Iraila 30


Gizarte ekintzaile bat da gizarte bat aurrera egiten dakiena ziurgabetasunez, erronkez eta aukerez betetako garaietan. Halere, espiritu ekintzailea ez da bat-batean loratzen, ez da gauetik goizera inprobisatzen. Epe ertaineko helburu bat da, eta denok (erakundeak, enpresak, ikastetxeak eta bestelako agenteak) gara funtsezkoak helburu hori lortzeko.

Posible al dute ikastetxeek Hezkuntza Ekintzailea bultzatzea? Lortu dezakegu gazteak ekintzaile bihurtzea, beren bizitzarekin egiten dutena gorabehera? Posible dute enpresek espiritu ekintzailea detektatu eta garatzea berritzaileago izateko?

STARTinnova Summit aukera paregabea da Hezkuntza Ekintzailerantz aurrera egitearen garrantzian sinesten duten Hezkuntza arloko profesionalentzat.

STARTinnova Summit aukera bikaina da ekintzaileentzat eta enpresa munduko ordezkarientzat, hobeto ulertuko dutelako nolakoak diren pertsona ekintzaileak eta aukera izango dutelako enpresa-berrikuntzari balio erantsia ematen dioten proiektuak ezagutzeko.

Irakurri gehiago…



2016ko Iraila 29


Donostiako ekintzaile-talde batek oraintsu merkaturatu du aplikazio hori.

 

Sakelakoari begiratzea ia erreflexuzko ekintza bihurtu da, eta sarritan ez gara ohartzen zenbat denbora ematen dugun aplikazioak kontsultatzen. Arestian eginiko azterlan batek dio 3 ordu inguru ematen ditugula egunean smartphone-ari eta tabletari begira, eta denbora hori 4 orduraino luzatzen dela 25 urtetik beherakoen artean. Zifra horiek Estatuko batez besteko bat baino ez dira, eta zaila da benetan jakitea zenbat denbora ematen dugun dispositibo mugikorrei begira, batik bat gure seme-alaben kasuan. Irakurri gehiago…



2016ko Iraila 28


UPV/EHUk enpresetako estrategiari buruzko bideo-joko bat sortu du ikasleentzat.

 

B-Cubes enpresak cubit deituriko metalezko eta itxura desberdineko dadoak ekoizten eta merkaturatzen ditu. Jokoaren erronka da konpainia baten arlo guztiak eraiki eta kudeatzea: produkzioko makinak, I+G-ren departamendua, langileen kontratazioa edota kuboak publikoari saltzea. Gainera, prozesu horretan ahalik eta irabazi handienak lortzen ahalegindu behar du jokalariak. Irakurri gehiago…



2016ko Iraila 27


NORTLAN aseguru-artekaritza etiko eta solidario bat da, aseguruen artekaritzan antzemandako hainbat gabezia estaltzera datorrena: Pertsonenganako orientazioa, kudeaketa sozialki arduratsua eta Sormena. Baina Nortlan-ek badu nabarmentzekoa den ezaugarri bat: “bere bezeroekin inbertitzen du mundu hobe bat lortzeko”. Estefaníak ongi dioen bezala, “mundua beste batzuek eraikiko dute gu geu inplikatzen ez bagara”. 

Bidea errazten du mota guztietako aseguruak (erantzukizun zibila, etxea, autoak, osasuna, bizitza…) bilatu eta berritzeko. Baldintza abantailatsuenak negoziatzen ditu bezeroarentzat, eta ez konpainiarentzat edo bitartekariarentzat. Gainera, ikuspuntu objektibo batetik aholkatzen du erabakiak hartzeko orduan, eta laguntza ematen du istripuen kudeaketan.
Irakurri gehiago…



2016ko Iraila 26


BIND 4.0 Eusko Jaurlaritzaren ekimen publiko-pribatu bat da, aukera emango diena hautatutako startup-ei proiektuak garatzeko hainbat enpresarekin, hala nola Microsoft, ABB, CAF, CIE Automotive, DanobatGroup, Euskaltel, Iberdrola, ITP, Mercedes-Benz, Michelin, Repsol-Petronor eta Siemens.
Irakurri gehiago…



2016ko Iraila 25


 

Irakurri gehiago…



2016ko Iraila 23


Kepa Apraiz (Bermeo, 1978) ekintzaile gazteak duela hiru urte sortu zuen Bilbon Boletus Network, helburutzat harturik merkataritza tradizionala dinamizatzea. Hasieran, doako sakelako aplikazio hark aukera ematen zien erregistratutako erabiltzaileei inguruko establezimenduen eskaintzak ikusteko, eta, unean bertan, lokalean erosteko.

Azken hilabeteotan, ordea, itzuli teknologiko bat eman du konpainiak, eta sakelako bidezko ordainketan zentratu da. Aurrerantzean, erabiltzaileek sakelakotik ordaindu ahal izango dute kontsumitutakoa, “made in Euskadi” teknologia digitala erabiliz”.

Irakurri gehiago…