ES | EU


2014ko Abuztua 26
Apaintzeko irudia



EKINTZAILE BAKOITZAREN BERTUTEAK ETA DENEK BETE BEHARREKO “LAU ARAUAK”: PLANGINTZA, ZUHURTASUNA, PERTSEBERANTZIA ETA PAZIENTZIA

Landu zure “bertuteak”, ezinbestekoak direnak negozio jarduera abiarazteko, hazteko eta sendotzeko

Historian zehar, “bertuteek” markatu izan dituzte pertsonen izaerak eta baita ere beren ekintzen emaitzak. Esan genezake bi taldetan banatzen direla: infusoak eta naturalak. “Infusoak” dira jainkozko jatorria dutenak eta “naturalak edo moralak”, berriz,  ekintza onak etengabe ezagutu eta aplikatzearen emaitza. Testamendu Zaharreko “Jakituriaren Liburuak” eta beste testu historiko batzuek bereizketak egin dituzte bertute infusoen artean: teologalak (fedea, itxaropena, karitatea) eta kardinalak (neurritasuna, zuhurtasuna, justizia eta indarra). Azken horiek lehenago aipatuak zituzten Platon, Aristoteles edo Sokrates bezalako filosofo handiek eta ezinbesteko oinarritzat jotzen zituzten beste edozein bertute garatzeko.

Irakurri gehiago…



2014ko Abuztua 25
Apaintzeko irudia



Brain Cloud Computing. Alexandre Manhaes Savio.

Neurozientzia arloko ikerketa enpresa, odol laginen analisi zentro bat balitz bezala baina garuneko irudiekin. Aukera ematen du jakiteko nola funtzionatzen duen Alzheimer gaitzak edo zein diren eskizofrenia ezberdinen arteko aldeak.