ES | EU


2014ko Uztaila 29


“SEGMENTATU ETA IRABAZI”. ONGI IDENTIFIKATU ZURE “XEDE-PUBLIKOAK”, ONGI ZUZENTZEKO ZURE MARKETIN ETA KOMUNIKAZIOKO EKINTZAK

Kontuan izan beharreko 10 alderdi, zure produktu eta zerbitzuak eraginkortasunez zuzentzeko “Target” egokiari

Ekintzaile askok zerbitzuen sektorean hasten dituzte beren jarduera berriak eta jarduera horien emaitzak interesgarriak izan daitezke publiko orokorrarentzat nahiz edozein motatako enpresa eta profesionalentzat edo, bestela, baliagarri izan daitezke haien premiak konpontzeko. Egoera hori ematen denean askoz ere zailagoa da xede-publikoaren profila definitzea edo sustapen eta merkataritza ekintzak zein motatako enpresa eta profesionalei zuzendu nahi dizkiogun zehaztea.

Xede-publikoak aurretik definitzen ez baditugu, gure marketin ekintzek inpaktu txikiagoa izango dute, horrela beraz, ongi enfokatu behar da gure ahaleginaren jomuga zehatza. “Ez dago aldeko haizerik zein portutarantz doan ez dakienarentzat”. (Seneka)

Irakurri gehiago…



2014ko Uztaila 29


NativeAD. Gorka Muñecas, sortzailea.

Albisteak banatzeko sistema bat, markek sortua beren burua ezagutzera emateko. Ez da banner-ak bezain erasotzailea.



2014ko Uztaila 22


POSIBLE DA ZURE IDEIAK, PRODUKTUAK, NEGOZIOAK, ETA ABAR BABESTEA, MARTXAN JARTZE ETA SENDOTZE FASEAK ARRISKUAN EGON EZ DAITEZEN

Babes estrategia desegoki batek gure enpresa proiektuen garapena oztopatu dezake edo, zoritxarrez, lehiakideen esku utzi.

Kodak enpresa aitzindaria bere sektoreko erreferentziatzat hartu izan da beti, irudiaren arloko mundu osoko profesional eta partikularrek erabiltzen dituzten produktuen etengabeko berrikuntzengatik. Konpainia amerikar horrek kamerak, zinema karreteak, papera, errebelatzeko kimikoak eta argazkiei bizia emateko beharrezko diren beste hainbat materiali esker mantendu du lidergoa azken hamarkadetan.  XIX. mendearen erdialdean patentatu zituen bere milaka ikerketen emaitzak.

Irakurri gehiago…



2014ko Uztaila 17


“IKUSIZKO NORTASUNA”, “LOGOTIPOAK”, “ISOTIPOAK”, “IMAGOTIPOAK”… KONTZEPTU HORIEK DENEK “MARKAREN IRUDI” EGOKIA EMATEN LAGUNDUKO DIZUTE

 Urtea hasteko, berrikus dezagun gure negozio ekintzaileen zein irudi proiektatu nahi dugun

Ikusizko nortasuna lortu behar duzun ikusgarritasun homogeneoa da, horri esker zure negozioa erraz ezagutzeko modukoa izango baita eta irudi ona emango baituzu, zure eguneroko jardueran ia beti ageri diren ikusizko elementu desberdinen bidez. Ziurrenik “logotipoa” da nortasun elementu aipagarriena, zure misioarekin, ikuspegiarekin eta baloreekin bat datozen beste hainbat piezarekin batera, eta denen artean enpresaren pertsonalitatea islatzen dute.

Irakurri gehiago…



2014ko Uztaila 09


Arantza Tapiak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak, Gasteizen azalduko du Jaurlaritza eta hiru Foru Aldundiak gai honetan lehen aldiz batuko dituen programa.

Jardunaldian hiru enpresak ekintzaile gisa izan duten esperientzia azalduko dute


Arantza Tapiak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak, topaketa bat irekiko du hilaren 21ean, Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitzan, ekintzaileei laguntzeko planaren berri emateko. Bertan aurkeztuko da Erakunde arteko Plana, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek 2013ko uztailaren 2an sinatu zutena eta lehen aldiz EAEko lau erakunde publikoak biltzen dituena, modu koordinatu eta bateratuan hobetzeko ekintzailetzari laguntzeko euskal ekosistema.

Irakurri gehiago…



2014ko Uztaila 08


EKUAZIOA ASKATZEN LAGUNDUKO DIZUGU: “ZURE PRODUKTUA X PREMIA + GURARIA = ESKAERA”

Marketinaren instrumentuak: Nola sortu estrategia sinple bat pertsonen Premiak eta Gurariak konbinatuz?

UP Euskadi web orrirako eginiko beste artikulu batean ikasi genuen nola garatzen den lehenengo Marketin Estrategia, horren bidez zure ekimen ekintzailea ezagutzera eman eta merkaturatzeko. Orduan esan genuen “Marketinaren 4 arauak” bete behar direla, funtsezkoak diren lau instrumentu:

Produktua (ondasun materiala, zerbitzua edo ideia)

Prezioa (hartzailearentzako duen kostua)

Plaza edo banaketa (erabiliko ditugun kanalak)

Sustapena eta komunikazioa (salmenta pertsonala, publizitatea, giza baliabideak, sustapenak…)

Gogoan izan zein den lehen urratsa: argi eta zehatz definitzea zure PRODUKTUA. Produktua da kontsumitzaile edo bezeroarentzat balioa duen eta beraz interesgarri izan daitekeen material, zerbitzu eta ideia oro.

Modu generikoan mintzatzen gara produktuaz, hau da, ez ditugu bakarrik kontuan hartzen ondasun material eta ukigarriak, baita ere ondasunak, zerbitzuak eta ideiak.

Irakurri gehiago…



2014ko Uztaila 03


20 IRADOKIZUN, STAND BATEN BIDEZ EKITALDI BATEAN DUZUN PRESENTZIA PLANIFIKATZEKO ETA ERRENTAGARRITASUN EGOKIA ATERATZEKO

Ekitaldi batean stand bat edukitzea jarduera oso garrantzitsua da eta gogoz, arretaz eta dedikazioz planifikatu behar da

Ekitaldi baten ezaugarri nagusia izenean bertan dago. Terminoa latinezko “eventus” hitzetik dator eta hiztegiaren arabera hainbat esanahi ditu, baina gu batean zentratuko gara:

“Ekitaldi bat da programatutako gertakari garrantzitsu bat”.

Gertakari bat da, denbora zehatz batean gertatzen dena eta amaiera duena.

Garrantzitsua da eta, beraz, merezi duen arreta eman behar zaio.

Programatuta dago, hots, plangintza bati erantzuten dio.

Erakusketa Komertzialak, Areto Tematikoak, Foroak edo Azokak ekitaldi garrantzitsuak dira enpresentzat, non profesionalek beren produktu eta zerbitzuak ezagutarazten dituzten jomuga publiko zehatz baten aurrean eta denbora zehatz batean.

Irakurri gehiago…