ES | EU


2016ko Ekaina 28


Jardunaldi horretan Venture Capitalaren aukerak eta oztopoak landuko dira.

Mondragon Korporazioko BACek eta Debagoienako Eskualde Garapenerako Agentziak hitzaldi bat antolatu dute datorren uztailaren 13an, Arrisku Kapitalak Euskadin bizi duen egoera aztertzeko. Jardunaldiaren helburua da dauden aukeren inguruan eztabaidatzea eta aztertzea nola erakarri daitekeen arrisku kapitaleko enpresen interesa estrategia publiko eta pribatuen bidez.
Irakurri gehiago…



2016ko Ekaina 28


Inprimatze digitalaren bitartez oinetakoak egitean espezializatutako euskal konpainia, Bartzelonako jaialdiaren azken edizioan aintzatetsi dute

Bartzelonako musika aurreratuaren Sónar jaialdiak, 3D teknologiako start onenaren kategorian, The Open Shoes euskal enpresa saritu du, inprimatze digitalaren bitartez oinetakoak diseinatzeari eta manufakturatzeari dedikatutako mikroenpresa.
Irakurri gehiago…



2016ko Ekaina 27


Eusko Jaurlaritzak eta enpresa trakziogileek BIND 4.0 deritzon ekimen publiko-pribatuak aurkeztu dute. ABB, CAF, CIE Automotive, Danobatgroup, Euskaltel, Iberdrola, ITP, Mercedes, Michelin, Microsoft, Repsol-Petronor eta Siemens-ekin lankidetza bidezko proiektuak garatzeko aukera eskainiko die hautatutako startupei. Irakurri gehiago…



2016ko Ekaina 26


Emakume ekintzaile eta borrokalaria, Sandra Lejarza oraintxe ari da sendotzen Arratiako bailaran daukan abeltzaintzako negozioa, hainbat urtez jardun ondoren bere lanbideko gauzak egunik egun ikasten sektore oso zail batean. Zero Kilometroko kalitatezko produktuen aldeko apustuak eta txikienei elikagai osasuntsu eta naturalak eskaintzeko interesak bultzaturik sortu zuen “Baserriko Hanburgesa”, azkenean heldu nahiz gazteei gustatzen zaien kontzeptu bat, bai Fast Food formatuan, bai eta gusturik fineneko plateretan…

Irakurri gehiago…



2016ko Ekaina 26


Irakurri gehiago…



2016ko Ekaina 24


Idea Camp European Cultural Foundation erakundeak bultzatutako programa bat da eta horrelako proposamenak elkarrekin konektatu eta bultzatzeko; hala, ekimen horiek elkartzen ditu hiru eguneko topaketa batean, sareak sortzeko eta ezagutzak partekatzeko. 2017ko martxoan topaketa horren hirugarren edizioa egingo da. Ekitaldian zehar hitzaldiak izango dira entzungai, eta tailerrak eta lan-saio kolektiboak egingo dira ideiak definitzeko eta erronka sozialentzako konponbide bihurtzeko.

Irakurri gehiago…



2016ko Ekaina 23


Hitzarmenak helburutzat du ezgaitasunak dituzten pertsonentzako enplegua sortzea.

 

Lantegi Batuak antolakundeak eta Elkargi finantza erakundeak aliantza bat adostu dute negozio ideia berritzaileak dituzten ekintzaile eta startup-ei laguntzeko, hala bi erakundeen esperientzia eta baliabideak jasoko dituzte. Hitzarmenaren arabera, proiektuek bi baldintza bete behar dituzte: etorkizuneko potentziala izatea eta gai izatea ezgaitasuna duten pertsonentzako enplegua sortzeko. Irakurri gehiago…