ES | EU


2015ko Ekaina 30
Apaintzeko irudia



Bere betiko ametsa zen hoteleko zuzendari izatea, eta horregatik ostalaritza eta enpresa turistikoen kudeaketa ikasi zituen Artxandako Goi-mailako Ostalaritza Eskolan. Nazioarteko hainbat hoteletan lan egin zuen eta MBA bat egin zuen Suitzan, non askotariko ikasgaiak landu baitzituen (enpresen estrategia, marketina eta finantzak, estatistika, ekintzailetza…). Hambroneta izan zen bere master amaierako proiektua, non praktikan jarri baitzuen ikasitako guztia. “Ez nuen asko uste Hambronetarekin maiteminduko nintzenik, ez eta proiektu hori martxan jartzeko asmoa eta gogoa izango nuenik. Hambronetarekin pentsatzen jarri eta poztu egiten nintzen, beraz… Esan eta egin! Eta hementxe gaude, 2012ko martxoaren 13tik”.

Irakurri gehiago…



2015ko Ekaina 28
Apaintzeko irudia



Beste Albisteak Erderaz…

Irakurri gehiago…



2015ko Ekaina 24
Apaintzeko irudia



Hazteko aukera handia duten bost proiektu ekintzaile aurkeztu ziren Orkestraren Crecer+ plataformaren Business Angels-en sarean joan den ekainaren 16an, Deustuko Unibertsitatean.

Hitzordu horretan 40 business angels baino gehiago bildu ziren, eta aurkeztu ziren proiektuak zuzenean ezagutzeko eta haietan sakontzeko aukera izan zuten. Jarraian laburbiltzen dira proiektu horiek:

Irakurri gehiago…



2015ko Ekaina 24
Apaintzeko irudia



Haritz Elortza elkarrizketatu dugu, HAPIICK Intelligent Delivery S.A enpresakoa, Toribio Echevarría Sariaren irabazlea “Enpresa Berria” kategorian eta bere lehenbiziko urtean zazpi pertsona bildu dituena bere lan-talde gaztean.
Hapiick sistema eraginkor bat da, aukera ematen dizuna zure onlineko erosketak puntu geografiko desberdinetan eroso jasotzeko EAEko 20tik gora puntutan banatuta dauden auto-zerbitzurako terminal sinple eta interaktibo batzuen bidez.