ES | EU


2016ko Maiatza 31
Apaintzeko irudia



EntreEscritores.com  proiektua topagune bat da autore berri, irakurle ta editorial independenteentzat. Espazio horretan idazleek argitaratu gabeko tituluak plazaratu ditzakete, eta aukera dute irakurzaleen komunitatearengana iristeko, zeinak obrak baloratzen baititu, iritzia emanaz. Plataforman parte hartzen duten editorialek puntuaketa onena duten liburuak hautatzen dituzte beren katalogoan argitaratzeko.

Irakurri gehiago…



2016ko Maiatza 31
Apaintzeko irudia



Hogeita hamarretik gora enpresa, teknologi zentro, I+G+B’ko zentro eta enpresa-elkarte biltzen dira, Donostiaren Europako Kultur Hiriburutzak eta, Donostiako Sustapenak bultzatu duten DSSInnova2016 proiektura. Komunitate horren helburu garrantzitsuenak dira Donostia marka eraikitzea eskualde berritzaile gisa, profil berritzailedun enpresa-sare bat osatzea Hiriburutzaren inguruan eta DSS2016 proiektuaren finantzaketan laguntzea.

Irakurri gehiago…



2016ko Maiatza 31
Apaintzeko irudia



Telekomunikazioen esparruko 150 profesionala eta aditu inguru elkartu ziren TelekoGaua, Euskal IKTen Gauean. Bi urterik behin egiten den ekitaldi bat da eta, helburutzat dauka aitortza egitea Euskadiko IKT arloko enpresa berritzaileenen lanari. Topaketa hori. Euskadiko Telekomunikazio Ingeniarien Elkargoak eta Elkarteak (COITV eta EHTIE) antolatzen dute. Seigarren edizio honetan, Boletus, Ikusi eta Nire iHealth enpresak izan dira sarituak, eta baita ere Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Open Data Euskadi ekimena. Halaber, epaimahaiak sari berezi bat eman zion UPV/EHU’ko katedradun Juan Luis Ordialesi.
Irakurri gehiago…



2016ko Maiatza 30
Apaintzeko irudia



“Los 7 hábitos de la gente altamente eficaz” liburua material oso interesgarria da eta lagungarri izan daiteke edozein enpresa, antolakunde, erakunde, familia edo profesionalen eta, bereziki ekintzaileen, jarrera metodologiko praktikorako.

Izenak berak dioen bezala, Stephen R. Covey adituaren lanak gure eguneroko bizitzan inplementatu behar genituzkeen zazpi ohitura azaltzen ditu, zeintzuen bidez emaitza onak lortu baitaitezke arlo profesional eta pertsonalean. Gure egoskortasuna eta burugogortasuna gorabehera, ohitura horiek nahiko erraz barneratu daitezke, gogotsu saiatzen bagara.

Irakurri gehiago…