ES | EU


2017ko Apirila 30


Sopelako Barinatxe hondartzan (“La Salvaje) sortu zitzaion ingurumenarekiko kezka: “Itsasoa barrura sartu zitzaidan, artean hizketan eta oinez ere ez nekienean…” Nerabezaroan surfeatzen emandako ordu guztiek piztu zioten itsasoaren alderako grina, urteak igaro ahala hazten joan dena: “Institutuan, ni eta ni bezalako beste ero batzuk zientziari buruzko informazioa irensten hasi ginen. Etengabe irakurtzen nuen teknologiari buruz, baina, batez ere, natur zientziei buruz”.  

Félix Rodríguez de la Fuente, Cousteau eta Carl Saganen dokumentalek arrasto sakona utzi zuten beragan. “Eurengan islatuta ikusten nuen neure burua, eta hunkitu egiten ninduten. Haurra nintzenetik sentitu nuen dibulgatzaile bihurtzeko gogoa, ingurumenaren komunikatzaile izatekoa. Nire helburua zen besteek ere senti zezatela nik sentitzen nuena. Natura zaindu eta errespetatzearen garrantziaz sentsibilizatu nahi nituen”. 

Irakurri gehiago…



2017ko Apirila 28


  • BIC Gipuzkoak eta Eibarko Udalak sustatuta, erreferentea dira Euskadiko ingurune ekintzailean: Hautagaiak maiatzaren 24a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Irakurri gehiago…



2017ko Apirila 27


SPRI Taldeak doako tailer bat antolatu du Miramonen.

 

Grow hacking marketineko teknika bat da, eta teknika horrek tresna teknologikoak, Interneteko ekosistema soziala eta sormen dosi handi bat baliatzen ditu bezero berriak erakartzeko eta, bide horretatik, denbora eta diru baliabideak optimizatzeko. Horrelako estrategiak izugarri zabaldu dira azken urteotan, bereziki, startupen artean, marketin-plan tradizionalekin baino azkarrago eta merkeago handitzen dutelako enpresen ikusgarritasuna eta salmentak. Dena den, ETE eta autonomoek ere aplikatu ditzakete teknika horiek.
Irakurri gehiago…



2017ko Apirila 26


Noismart enpresak “Noisense” izeneko produktu berri bat garatu eta patentatu du. Gailu horren bidez posible da ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzea eskoletako jangeletan, ospitaleetan, bulego partekatuetan, auzokoen komunitateetan eta, besteak beste, tabernetan.

Gailu berritzaile horrek aukera ematen du zarata bistaratzeko eta arazoaz kontzientziarazteko, ikusizko alarma bat pizten baita soinu-mailak muga onargarria gainditzen duenean, hots, gure osasunarentzat kaltegarri bihurtzen denean. Zarata agente kutsatzaile ikusezina da gaur egungo gizartean, estresa eragin dezake, eta 1,6 milioi urte bizitza osasuntsu galarazten ditu Europan.

  Irakurri gehiago…



2017ko Apirila 26


Proiektu honek aukera ematen du Euskadiko enpresa garrantzitsuenetako batzuekin proiektu komun batean lan egiteko eta bezero-hornitzaile bezala harremantzeko.

 

Eusko Jaurlaritzak BIND 4.0 startupen nazioarteko azeleragailua (iaz bultzatutako proiektua) aurkeztu du asteazken honetan Alemanian, industria arloko Europako azoka handiena den Hannover Messe ekitaldian. Hannoverreko azoka esparruko Young Tech Enterprise espazioan egin da aurkezpena, non Euskadik orobat aurkeztu baitu Basque Industry 4.0 estrategia.

 

Cristina Oyónek, SPRI Taldeko Ekimen Estrategikoen arduradunak, aurkeztu du BIND 4.0 ekimena, eta ekitaldian izan da baita ere  Arantxa Tapia, Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburua. Bestalde, ezagutzera eman dira iaz gauzatutako bi proiektu, zeintzuetan errealitate handituarekin lotutako Danobat eta Innovae enpresek parte hartu baitute. Horietako batek mantenimendu-lanetan laguntzeko sistema aurreratu bat garatu du, eta besteak, berriz, errealitate handituko teknologia gorakorrak eta wearable dispositiboak aplikatu ditu benetako lan-ingurune produktibo batean.

 

BIND 4.0 programa 4.0 Industriako startup onenak erakartzeko nazioarteko lehen ekimena da. Proiektu publiko-pribatu bat da, aukera ematen diena startupei (4.0 industriaren arloko proposamen berritzaileak dituzten enpresa sortu berriei) Euskadiko enpresa garrantzitsuenetako batzuekin proiektu komun batean lan egiteko eta bezero-hornitzaile bezala harremantzeko.   Programarekin kolaboratzen dute, besteak beste, enpresa hauek: Microsoft, ABB, CAF, CIE Automotive, DanobatGroup, Euskaltel, Iberdrola, ITP, Mercedes-Benz, Michelin, Repsol-Petronor, Siemens Fagor Ederlan, Grupo Alcor, Ulma, Maier edota NEM Solutions.

 

 

BIND 4.0 programaren iazko edizioan –joan den uztailaren 6an ireki zena- 41 herrialdetako 257 startup aurkeztu ziren guztira.  Lehen aurre-hautaketaren ondoren 52 enpresa gelditu ziren, 23 Euskadikoak, 23 atzerrikoak eta sei Estatukoak. Azkenean, euskal konpainia handiek 11 startup aukeratu zituzten; zazpi Euskadikoak, bi Estatukoak eta bi atzerrikoak, zeintzuk 16 proiektutan ari baitira lanean. Orain programaren bigarren edizioa abiarazi da, enpresa berriak sar daitezen.

 

BIND 4.0 programari esker, sendotu egin da Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren Basque Industry 4.0 estrategia. Ekimen horren helburu nagusia da Euskadiko ekintzailetza ekosistema indartzea, Euskadi kokatzea ekintzailetza industrial aurreratuaren mapan, euskal industriaren eraginkortasuna eta lehiakortasuna hobetzen laguntzea, eta aberastasuna eta enplegua sortzea.



2017ko Apirila 25


GTS tresnaren bidez edozein enpresak eskain diezaieke bere langileei zeinahi piezaren fabrikazio-faseei buruzko prestakuntza, bideojokoen teknologiak erabiliz

 

Binary Soul euskal startupak hiru urte bete berri ditu. Digipen Teknologia Institutuko CET ikasketetako lizentziatuez osatua, bere lehen proiektuak izan ziren aisialdirako bideojokoak, simulagailuak edo bezeroen neurrira eginiko gamifikazio konponbideak. Denborarekin ikusi zuten 4.0 Industriak negozio-nitxo handi bat ekarriko zuela, eta azkenaldian garatu duten proiektu bati esker, presente egongo dira Eusko Jaurlaritzak Hannoverreko Azokan izango duen stand-ean. Azoka hori industria arloko munduko ekitaldi handienetako bat da, eta urtero egiten da Alemaniako hiri horretan. Irakurri gehiago…



2017ko Apirila 24


Irakurri gehiago…