ES | EU


2017ko Martxoa 30


Maskota paseatzen nenbilela sortu zitzaidan ideia: “Esku batean, txakurraren uhala nuen, eta bestearekin testuzko mezu bat idazten ari nintzen. Halako batean, txakurrak tira egin eta sakelakoa erori zitzaidan. Orduan pentsatu nuen zorroak zerbait izan behar duela sakelakoa eror ez dadin. Zerbait sakelakoa esku bakarrarekin erabiltzeko, eta erortzeko arriskua saihesteko…”  

Sinplea eta eraginkorra, halakoxea da Euskadin diseinatutako Hoopcase, sare sozialetan oihartzun handia izan duen zorro iraultzailea. Joel, Álvaro, Bruno eta Felipek produktu praktiko eta funtzional bat garatu dute, oraingoz, Internet bidez bakarrik eros daitekeena: www.hoopcase.es

Irakurri gehiago…



2017ko Martxoa 29


Datorren maiatzaren 18an Deustuko Unibertsitatean egingo den IV. Emakumea & Berdintasuna eta Ekintzailetza Foroaren aurrerakin gisa, Tontxu Camposek (Deusto Entrepreneurship Centre zentroko zuzendariak) Sailaren blogean laburbiltzen du nolakoa den emakumeen egoera Europako ekintzailetzaren esparruan eta zein den beren papera:

Irakurri gehiago…



2017ko Martxoa 27


Garapen Ekonomikoa eta Azpiegitura sailak barne-ekintzailetza sustatzeko ekimenaren hirugarren edizioa jarri du abian, enpresetan negozio eta produktu berriak sortzeko jarduera ekonomikoa bultzatzea helburua duena.

Ekimena abian izan den bi urtetan 80 enpresa baino gehiago baliatu dira adituen laguntza indibidualizatuko neurriez, eta 300dik gora enpresa-arduradunek hartu dute parte prestakuntza-ekintzetan. Irakurri gehiago…



2017ko Martxoa 27


JAKIBERRI Ideia-Lehiaketa, “Euskal Janari Lasterra eta Osasungarria” sortzeko asmoz abiatu izan da.

JAKIBERRI Proiektua, Euskal Janari Lasterra, ingelesez “Healthy Basque Fast Food”, tankerako arin prestatzeko euskal janari berri, naturala, osasuntsua, anitza eta nutritiboa izango den produktuak lortzeko ikerkuntza proiektua da.  Bere helburua euskal landa garapenari irtenbide berriak aurkitzea da.

Proiektu honen testuinguruan IDEIA-LEHIAKETA bat abian jarri izan da.  Interneten bitartez garatutako ideia-lehiaketa hau Euskal Janari Lasterra balizko produktuak aurkitzeko asmoz sortu izan da.

Irakurri gehiago…



2017ko Martxoa 26


Irakurri gehiago…



2017ko Martxoa 25


Aurten, berriz antolatu du Bidasoa Bizirikek KREA Bidasoa topaketa. Ekitaldiaren helburua da harremanak egitea, aukerak identifikatzea, beste esperientzia batzuk eta arrakasta-kasuak ezagutzea, ezagutzak zabaltzea, nazioartekotzea…

Irakurri gehiago…



2017ko Martxoa 24


Hondarribian, ingurune paregabe batean, kokatuta daude Teknika Akuikolan eta Nekazaritza arloko Ingeniaritzan prestatutako gazte batzuk, arreta handiz zaintzen dutenak beren instalazioa. Instalazio hori arrain eta landareen garapen eta produkzio industrialera bideratua dago eta Europan dagoen handiena da. 

Joseba Zubizarretak eta bere lantaldeak elkarrekin uztartzen dituzte ezagutza, pasioa eta teknologiak, produktu erabat natural, osasuntsu, sostengarri eta kalitate gorenekoak lortzeko. Era berean, esperientzia aditua eskaintzen dute horrelako inbertsioak egin nahi dituzten bezeroen premien arabera pertsonalizatutako proiektuak garatzeko: merkatu azterketak, instalazioen dimentsionamendua, eraikuntza eta martxan jartzea, prestakuntza, jarraipena, biologia arloko gaiei eta produkzioari buruzko aholkularitza… 

Irakurri gehiago…