ES | EU


2016ko Martxoa 31
Apaintzeko irudia



Edu Iracheta, Ane Aldaya eta Laura Ruiz unibertsitateko hiru ikasle dira, Publizitate eta Harreman Publikoetako azken urtea egiten ari direnak eta prest daudenak apirilean iraultza ekartzeko Bilbora. Nola? Beren proiektu berriarekin: “Sustainable Week”.

Irakurri gehiago…



2016ko Martxoa 30
Apaintzeko irudia



Enpresen barne-talentua bilatu, aktibatu, landu eta negozio-aukera berrien alde erabili. Horiexek dira barne-ekintzailetzaren helburuak eta bide horretan lanean dihardu Eusko Jaurlaritzak, hiru Foru Aldundien eta hiru lurralde historikoetako BIC zentroekin elkarlanean. Joan den otsailaren 24an Barne-Ekintzailetza Sustatzeko Up!Euskadi ekimenaren bigarren aldia abiarazi genuen, eta ekitaldi horretan elkartu ziren jarduera-sorta zabal honetan parte hartzen duten eragile publiko eta pribatuak, beren erronkak partekatu eta 2016. urtean burutuko diren ekitaldien berri elkarri emateko.
Irakurri gehiago…



2016ko Martxoa 30
Apaintzeko irudia



Estatuko CDTI agentziarekin eta IK4 teknologi zentroarekin batera antolatutako ekitaldi horretan bertatik bertara azalduko da nola sartu Cien eta Interconnecta 2016 programetan. Jardunaldia Donostian izango da, apirilaren 13an.

SPRI Taldeak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziak, jardunaldi informatibo bat antolatu du CDTIrekin (Estatuko berrikuntza eta garapen teknologikoko agentzia) eta IK4 Research Alliance teknologi zentroarekin batera, Cien eta Interconnecta laguntzen 2016ko deialdiak azaltzeko. Ekitaldia apirilaren 13an izango da Donostian, IK4-CIDETEC zentroaren egoitzan, eta Maier, Danobat eta Sofitec enpresek parte hartuko dute, beren esperientzia arrakastatsuak kontatzeko.

Irakurri gehiago…



2016ko Martxoa 30
Apaintzeko irudia



Datorren apirilaren 25era arte zabalik egongo da Toribio Echevarria Sarien 26. ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea. Eibarko Udalak BIC Gipuzkoa zentroarekin batera antolatzen duen sariketa horrek helburutzat du berrikuntza teknologikoa sustatzea euskal enpresa-sarean, eta enpresa edo negozio-ildo berriak sortzeko laguntza ematen du horretarako. Irakurri gehiago…