ES | EU


2016ko Otsaila 28


Beste Albisteak Erderaz…

Irakurri gehiago…



2016ko Otsaila 27


Metxa dugu teknologia berriekin lotutako ekimenetara edo “start-up”etara esklusiboki bideratua ez dagoen lehenengo “ekintzaileentzako proiektu-azeleragailua”. Gasteizen dago kokatuta, eta helburutzat du Ipar zonaldeko edozein sektoretako proiektu berritzaileak bultzatu, zaindu eta finantzatzea, enpresaren akzioetan parte hartuz.

Ekimen hau enpresa-munduan ibilbide luzea egina duten euskal inbertitzaileek bultzatzen dute, zeintzuk espezifikoki elkartu baitira proiektu honetan ideia interesgarriak bultzatzeko. Diziplina anitzeko tutore talde bat ere badu, eta tutore horiek aktiboki inplikatzen dira proiektuan, ekintzaileei prestakuntza eta tutoretza emateko. Josetxu Silgo enpresari eta ekintzaile arabarra da ekimenaren buru.

Irakurri gehiago…



2016ko Otsaila 25


Deustuko Unibertsitateak programa berritzaile bat hasiko du, bere lanaldiari txinpartak atera nahi dizkion edonorentzat: hobeto lan egin, gutxiago lan egiteko.

Martxoaren 4an izango da lehen prestakuntza saioa, Deustuko Unibertsitateko DBSko 31. aretoan, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 18:30era. Parte-hartzaileek hainbat garapen-tresna jasoko dituzte, beren proiektu profesionalari errendimendu handiagoa ateratzeko.

Irakurri gehiago…



2016ko Otsaila 25


Irudi aldaketa hori euskal ekintzailetza sistemari laguntzeko egituren berrantolatze- eta hobekuntza-prozesuaren barruan sartzen da.

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru aldundiek hitzarmen bat sinatu dute, bere bitartez bateratzeko EBZ bezala ezagutzen diren Euskadiko Enpresa eta Berrikuntza Zentroen marka-irudia. Zentroak guztiak, alegia orain arte CEIA, Bic Berrilan, CEI Saiolan, CEDEMI eta KABI 612 zirenak, jada BIC (Business Innovation Centre) deitzen dira, horixe baita Europa osoan eta munduko herrialde gehienetan darabilten erreferentziazko terminoa. Euskal zentroek gero eta presentzia handiagoa dute nazioarteko esparruetan, eta hartara, errazago ezagutuko dute izen berria.

Irakurri gehiago…



2016ko Otsaila 24


Ekonomiaren Sustapena eta Lehiakortasun Sailak negozio eta produktu berriak garatuz jarduera ekonomikoa abiarazten duten enpresak laguntzen ditu. 2015. urtean 36 enpresek baliatu dute Ekimenak eskaintzen duen akonpainamendu aditua barne-ekintzailetza sustatzeko eta 100 enpresa-zuzendarik parte hartu dute goi-prestakuntzako jardueratan. Aurten 18 enpresa eragile berri sartu dira programan, beren esperientzia eta ezagutzak enpresa-ehunarekin partekatzeko eta negozio-erronka berriak bertako start-up enpresekin batera lantzeko. Irakurri gehiago…



2016ko Otsaila 24


Hirikilabs-ek, kultura digitaleko eta teknologiako laborategiak, lankidetzako bederatzi ekimen ostatatuko ditu datozen hilabeteetan. Otsailaren 18an aurkeztutako proposamen horiek erabilpen sortzailea ematen diete teknologia digitalei dispositibo berriak diseinatzeko, ikuspegi sozialetik, kritikotik edo esperimentazioaren ikuspegitik abiatuta.

Irakurri gehiago…



2016ko Otsaila 23


Irailaren 30a arte zabalik egongo da epea Bizkaia talent eta Euskal Kulturarako Cenarrusa Fundazioak Euskadi eta Amerika arteko aliantzak ezartzeko 2016ko Lidergo Programaren lehenengo edizioan parte hartzeko

Irakurri gehiago…