ES | EU


2017ko Ekaina 20


Proiektu apurtzaile bat da, non kontsumitzaileak ordainsari bat jaso dezakeen -eta jaso behar duen- produktu edo zerbitzu bati buruz duen iritzia emateagatik: “Kontsumitzailearen ahalegina sustatu eta saritzen dugu ordainsari txiki baten bidez -azaldu dute Javier Turradok, Josu Rodrigok eta Borja Lopezek-, uste dugulako bidezkoa eta ona dela hori egitea. Interesak zuzentzen ditu gure ekintza guztiak, baina interes hori ez da bakarrik ekonomikoa…”.

“We are testers” milaka kontsumitzaileko komunitate bat da, eta eurek probatzen dituzte produktuak, ideiak, negozioak, webak…   Konponbide arin bat, ongi asmatzeko edozein motatako negoziotan hartu beharreko erabakiekin: “Gure benetako erronka da komunitate hori handitzea, bertako kide izatearen sentimendua sustatuz, pertsonei ahotsa emanaz eragina izan dezaten marketan (handi zein txiki), beren gustuen berri emanaz (modu pribatuan), ekarpen baikorrak eginaz, beren motibazioak eta zaletasunak azalduz…”.

  Irakurri gehiago…



2017ko Ekaina 14


Diabetesa da XXI. mendeko pandemia. 2 motako diabetes kasuak dira gehienak, hau da, prebenitu daitezkeenak. Garaiz atzeman eta ohiturak aldatuz gero, bizia salba dezakegu. Horregatik, Patia enpresan gogor ari dira lanean diabetes kasuak murriztu eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, tresnak sortuz eta bizimodu osasuntsua sustatuz.

PATIA startupa aukeratuetako bat izan da Europako Osasun Digitalaren Kongresuan bere produktuak aurkezteko. Kongresu hori 2017ko ekainaren 15 eta 16an egingo da Donostian.

Irakurri gehiago…



2017ko Ekaina 06


NARU Intelligence enpresak “Big Data arloko konponbideak eskaintzen ditu medikuntza pertsonalizaturako”. Zerbitzu horiek ordena jarri dute datu mediko ugarien ingurune kaotikoan:

“Adibidez, historial klinikoak, profil genetikoak edo bizi-kalitateari buruzko neurriak erabiltzen ditugu gero konparatu eta elkarrekin erlazionatzeko estatistikaren bitartez. Hala, biztanleriaren analisi baten bidez, errazagoa da informazio hori guztia ulertu eta bistaratzea, eta prebentziorako, diagnostikorako eta jarraipenerako tresna belaunaldi berri bat eman diogu osasun arloko ekosistemari”.

Eider Sanchez eta Maider Alberichek Donostiako BIC Gipuzkoan sortutako startupak balioa ematen die prozesu horiei, berehalako efektuak lortu dituztelarik tratamenduen eraginkortasunean eta, beraz, baita ere pertsona bakoitzaren bizi-kalitatean.

  Irakurri gehiago…



2017ko Maiatza 27


ZITEK programaren helburua da UPV/EHUren Bizkaiko campuseko unibertsitate-komunitateko ikasleei laguntzea negozio bat edo enpresa bat sortzen. Esparru horretan, bada proiektu bat MBAe3 (Ekintzailetza eta Enpresen Zuzendaritza Masterra) masterraren barruan sortua, nazioarteko bidea hartua duena eta ostatu bila dabiltzan truke programetako ikasleei gauzak errazteko sortu dena: “Swift Flats”. Proiektuak laguntza jaso du BEAZ eta SPRI erakundeen bidez eta “Erasmus Advisor” eta “Happy Erasmus Bilbao” elkarteen bitartez. 

Asier Ramos, Egoitz Aranceta, Sergio Romero eta Alexander Ramos dira talde sortzaileko kideak, eta arestian irabazi dituzte “Coinvierte” saria eta Tenerifeko “Mentor Day” azeleragailuaren “Pitch Combat” txapelketa.

Irakurri gehiago…



2017ko Maiatza 16


Bilboko RELEVO bideojoko enpresak titulu berri bat merkaturatu du: “Baboon!” du izena, bateragarria da PS4 kontsolarekin, eta eskuragarri dago “Game” dendetan. Jon Cortázarrekin hitz egin dugu bideojokoak izan duen harrera paregabeari buruz, eta zuhur agertu da: “Oraindik goiz da produktuaren salmenten emaitzak ikusteko, baina oso pozik gaude nazioarteko hedabideen erreakzioekin, oso positiboki baloratu baitute jokoa orijinaltasunari eta dibertsioari dagokienez…”

Hogei bat lagun urtebete baino gehiagoz aritu dira lanean “Tumbili” sortzeko; tximu txiki bat da, ez dena gai jauzi egiteko, eta hainbat ezaugarri dituzten bonba-sorta bat behar duena mugitzeko. Bide luzea izan da, eta oraintxe hasi da emaitza onena eskaintzen: “Erabiltzaileek jokoaz ematen diguten feedback-a oso positiboa da, beraz, oraingoz ez daukagu pozik ez egoteko arrazoirik!”

Irakurri gehiago…



2017ko Maiatza 07


Bulego kontzeptu berritzaile bat sortu dute abokatu independenteentzat: 2014an hasi ziren ideia garatzen, ikusirik, eraldaketa digitalari esker, aldaketa handiak ari direla gertatzen sektore guztietan, bezeroa bihurtu delarik harremanaren liderra… Eta hauxe pentsatu zuten: “hau lege arlora ere iritsiko da, eta eragin handia izango du abokatu independentearengan, bera baita gutxien prestatuta dagoena lege-negozioaren aldaketari aurre egiteko.” Hortik abiatuta hasi ziren proiektuarekin lanean Andoni García Imaz eta Javier Segura Díaz.

“Talde sustatzailea diziplina anitzekoa da; bi belaunaldi desberdinetako bi abokatu gara, baina kezka berbera dugu: nola egingo dio aurre abokatu independenteak prozesu honi, masa kritiko garrantzitsua behar bada horretarako? “LAWYOUren eskaintza osatzeko, bazkide ditugu beste bi enpresa: DA2B, espezialistak negozioen garapena azkartzen; eta WEGETIT, espezialistak produktu eta zerbitzu digitalen garapenean. “Ikuspegi poliedrikoa oso aberasgarria da bulegoarentzat. “

Irakurri gehiago…



2017ko Apirila 30


Sopelako Barinatxe hondartzan (“La Salvaje) sortu zitzaion ingurumenarekiko kezka: “Itsasoa barrura sartu zitzaidan, artean hizketan eta oinez ere ez nekienean…” Nerabezaroan surfeatzen emandako ordu guztiek piztu zioten itsasoaren alderako grina, urteak igaro ahala hazten joan dena: “Institutuan, ni eta ni bezalako beste ero batzuk zientziari buruzko informazioa irensten hasi ginen. Etengabe irakurtzen nuen teknologiari buruz, baina, batez ere, natur zientziei buruz”.  

Félix Rodríguez de la Fuente, Cousteau eta Carl Saganen dokumentalek arrasto sakona utzi zuten beragan. “Eurengan islatuta ikusten nuen neure burua, eta hunkitu egiten ninduten. Haurra nintzenetik sentitu nuen dibulgatzaile bihurtzeko gogoa, ingurumenaren komunikatzaile izatekoa. Nire helburua zen besteek ere senti zezatela nik sentitzen nuena. Natura zaindu eta errespetatzearen garrantziaz sentsibilizatu nahi nituen”. 

Irakurri gehiago…